GARA

GARA

EZAGUTU GAITZAZU
HELBURU DUGU

Gizartea eraldatzea dugu helburu, parekideagoa eta jasangarriagoa izan dadin.

BIZITZA JASANGARRIAK
Guztiok gara naturaren eta elkarren menpekoak. Bizitzea merezi duten bizitzak sustatuko baditugu, gure gizartean lehentasunezko izan behar dira pertsonen eta naturaren zaintza.

ZIENTZIA ETA EZAGUTZA
Zientzia nola ulertzen dugun ez da neutrala, ezta objektiboa ere; interes eta botere-harreman kapitalista eta patriarkalen ondorio da, eta hainbat ezagutza legitimatzearekin batera beste asko gutxiesten ditu.

BISTARATU, BALIOETSI, AITORTU
Bizitzari eusteko beharrezkoak diren arren, sistemak gutxietsitako eta ikusezin egindako ezagutza, jardunbide eta egikera oro: bizitza erdigunean jartzen duten  JAKINTZAK. Historian zehar beren zaindari izan direnak, EMAKUMEZKOAK, aldi berean beste hainbat diskriminazio jasan behar izan dituztenak, besteak beste klaseagatik, etnia edo kondizio sexualagatik. Esanahi berriak eman behar zaizkie emakume horien zereginei, borrokei eta proposamenei.

BIZITZA ERDIGUNEAN JARTZEN DUTEN JAKINTZAK

Sorkinen uste dugu bizitza erdigunean jartzen duen jakintza kontsidera daitekeela, pertsonak eta natura zaintzeko helburu nagusia duen ezagutza, jardunbide eta egikera oro.

● Gehienak historian zehar emakumezkoek gauzatu dituzte, askok eta askotarikoek, eta beraz, beren asmamen, garapen eta transmisioaren ondorio dira.
● Ezin konta ahala fenomeno zientifiko inplizitu ezkutatzen dituzte, eta fenomeno horiek pentsamendu logikoa, azkartasuna eta esperimentazioa behar izan dituzte gaur egun direnean bihurtzeko.
● Izan daitezke antzinakoak zein berriak, guztiak sortuak eraikuntza kolektibotik eta logika merkantilistetatik kanpo.  
● Egikera kolektiboen ondorio dira, eta modu askotara transmititzen dira: eskuarki, belaunaldiz belaunaldi eta ahoz.       

GILTZARRIA: HEZKUNTZA

Bizitza erdigunean jartzen duten jakintzak barne hartzen dituzten hezkuntza proposamenak inplementatu nahi ditugu, jakintzotan dagoen zientzia inplizitua bistaratzen dutenak eta zientzia egiten duten emakumezko erreferenteak sortzen dituztenak. Horrekin batera:

- EZAGUTZA eta ZIENTZIA nola legitimatzen diren AUZITAN JARRI
- PENTSAMENDU KRITIKOA BULTZATU
- ZAINTZA jardueren balio soziala BIRPENTSATU
- BIZIPENETAN OINARRITUTAKO IKASKUNTZA BULTZATU, emozioetatik eta gozamenetik abiatuta
- GENEROan oinarritutako rol, estereotipo eta harreman ez-parekideak deuseztatzen LAGUNDU

TALDEA
BAZKIDEAK

7 pertsona gara elkartearen sortzaileak -5 emakumezko eta 2 gizonezko-. Guztion artean amankomunean dugu oinarrizko ikasketa zientifiko-teknologikoak izatea, eta lotura estua gizarte eraldaketaren alorrarekin.

Los miembros del equipo de Sorkin
LANTALDEA
VANE

Ezaugarri nagusi bat du Vanek: izugarrizko pasioz egiten duela guztia, batez ere, egindakoak bere hezitzaile-bokazioarekin zerikusia duenean. Erabat konprometitua, solidarioa eta eraikuntza kolektiboan fededuna, eskulanen zale eta kalkulu-orrien erabiltzaile sutsu honek, bost minutu nahikoa ditu edonori matematika ikastea zeinen zirraragarria izan daitekeen sinestarazteko.
Berari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, egin klik hemen

UNAI

Gutxien espero duzunean, hantxe topatuko duzu Unai, trabatuta zenuen edozein gairi buelta emango dion ideia aparta buruan. Eskuzabala, irekia, lasaia eta jakintzekiko maitasunez gainezka (edozein dela haien adierazpidea), gaitasuna du esploratzeko, ikertzeko eta iturri sinesgaitzenetatik informazioa lortzeko, planteamendu orijinalak sortuz, inguruan dituen pertsonen inteligentzia kolektiboari hegoak ematen dizkiotenak.
Berari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, egin klik hemen

TERESA

Ezinezko hitza ez da Teresaren hiztegian kabitzen. Konprometitua eta burugogorra izatez, mila buelta emango ditu bila dabilen konponbidea topatu arte. Itsuki sinesten du pertsonengan eta eraldaketa sozialean, eta erraz topatuko duzu burua estutzen, nola komunikatzeko edo ideiak transmititzeko modu onenaren bila, hala inguruko jendearenak jasotzen eta berauek dinamizatzen, beti modu positiboan, gorputz eta arima arituz lanean.
Berari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, egin klik hemen

NINES

Biodantzari eta ibiltari, Nines ia beti dabil eskuak lurrean edo orean sartuta. Uneoro prest ikasten jarraitzeko, ezin konta ahala bizipen bildu, lan esperientzia zabala metatu eta afektu-sare trinkoak eraiki ditu hamarkadatan zehar hainbat herrialde eta kontinentetan. Ekonomia Sozial Solidario eta Feministaren militantea eta prozesu parte-hartzaileen bultzatzaile sutsua da. Irribarre agortezina du, eta berarekin lan egiteko zortea dugunontzat opari hutsa da irribarre hori.

SORKIN GARA
.
GURE LAN EGITEKO MODUA
BALIOAK

Gure lanean txertatzen ditugun guztien artean, hauek gailentzen dira:

ZAINTZAK
Bizitzak erdigunean jartzen dituen gizarte bat sustatzeko, oinarrizkoa iruditzen zaigu egunerokoan zaintzari arreta berezia jartzea, elkar zainduz eta geure ingurunea zainduz.
 
ERAIKUNTZA KOLEKTIBOA
Pentsamendu kolektiboaren indarrean sinesten dugu irmoki, hala nola parte-hartzean eta sare-lanetik eratorritako sinergietan.

KONPROMISOA ETA KOHERENTZIA
Oso gustuko dugu gure lana, eta gure helburuekin koherente izaten saiatzen gara beti. Hori dela eta, oinarrizko zaizkigu Ekonomia Sozial eta Solidarioaren printzipioak eta Ezagutza Irekiaren printzipioak.

IKASKUNTZA
Ziur gaude ondoan dauzkagunengandik ikasten jarraitu beharra dugula aurrerapausoak ematen jarraitzeko. Bidean elkar topatzea espero dugu!

SAREAK
HAUEN PARTE GARA:
Gure platera Gure Aukera plataformako kide gara, funtsezkoa iruditzen zaigulako eskola-jantoki osasuntsuago bat lortzea, gertukoago eta bidezkoagoa, eta pentsatzen dugu jantokia heziketa gune bihur daitekeela, duen potentzial pedagogikoa indartuz.

Logo Gure Platera Gure Aukera