BLOG

“Coeducacion Saberes y ciencia” IKASTARO BAT BAINO GEHIAGO

  • curso online-post Idurre

Esta entrada forma parte de los trabajos finales del curso online “COEDUCACIÓN, SABERES Y CIENCIA: los saberes de las mujeres como herramienta para hacer ciencia desde otras miradas en las aulas de secundaria”. Está publicada en el idioma original en que se entregó el trabajo.

 

Autoría: Idurre Arrieta Garmendia

Zer espero nuen nik ikastaro honetatik? Galdera hau ez nuke jakingo erantzuten izena eman nuenean, baina orain ikastaroa bukatua bai esango dut espero nuena baino gehiago eman didala. Aspaldian eginiko ikastaro interesgarrienetakoa izan da (egoerak baldintzatua izan bada ere) jarduerak, informazioa, taldea anitza..... Ikastaroan izena eman nuenean interesgarria izango zelakoan egin nuen baina egiari zor interesgarria bai baina zerbait gehiago ere izan da, ea gai naizen azaltzeko.

Zer nekien nik zientzia eta emakumeez? Orain konturatzen naiz, EZER GUTXI. Ikastola, ikasketa unibertsitarioak (Kimikan lizentziatua), lan urteak irakasle bezala (zientzietako irakaslea) eta hona erantzun tristea, EZER GUTXI. Beste gauza askoren artean honetaz konturatzeko aukera eman dit ikastaro honek. Ez da zerbait traumatikoa izan baizik eta aberasgarria; dinamikaz dinamika zientzilari emakumeak, haien lana, zientzilari gizonezkoen atzetik dauden emakumeak, hauen istorioak... guzti hau ikusten, ikertzen eta barneratzen ibili naiz gustora asko. Dinamika aberasgarriak (gertuko eta mundu zabaleko zientzilariak ezagutzeko aukera izan dut, haien lana, zientziaren aniztasuna...), hausnartzera bultzatzen zaituztenak, informazio asko dutenak (lehengoa eta oraingoa)... asetzen zaituzten dinamikak izan dira (nahiz eta onartu behar dudan ez ditudala nahi haina goxatu denbora faltagatik, baina hor dago aurretik udara patxadaz eta lasaitasunarekin hartzeko berriro dena).

Zer espero nuen ez dakit baina zer eman didana bai: ILUSIOA. Ilusioa lanean hasteko/jarraitzeko gure gazteekin zientziaren alorrean, baina beste ikuspegi bat txertatuz, emakume erreferenteak txertatuz. Lan asko egiteko dudala sentitzen dut baina egiteko ilusioa piztu zait. Gaur egungo emakume zientzilarien presentzia handitu behar dugu gure materialetan, gure klaseetan, gure bizitzan, gure dinamiketan... eta hau gugandik hasten da, geletan gabiltzan hezitzaileetatik. Zientziaren ikuspegi zabala eta anitza sustatu behar da, betaurreko berriak jantzi eta aurrera!!

Guzti hau eman dit ikastaro honek ez dela gutxi ez... Ezagutza, jarrera, jokaera, materiala... barrua mugitu didan ikastaroa izan da, eta hori bai ez nuela espero!!!! Mila esker SORKIN eta mila esker ikastaroa antolatu eta aurrera eraman duzuen guztiei.

 

Compartir en Facebook Compartir en Twitter