BLOGA

Bloga

Ekaina, 2020.
Proyectos
curso online-post Idurre
Ondorengo testua, “HEZKIDETZA, JAKINTZAK ETA ZIENTZIA: emakumeen jakintzak bigarren hezkuntzako geletan zientzia beste ikuspegi batzuetatik egiteko tresna gisa” online ikastaroaren amaierako lanetako bat da. Lana idatzi zen jatorrizko hizkuntzan argitaratuta dago.   Egilea: Idurre Arrieta Garmendia Zer espero nuen nik ikastaro honetatik? Galdera hau ez nuke jakingo erantzuten izena eman nuenean, baina orain ikastaroa bukatua bai esango dut espero nuena baino gehiago eman didala. Aspaldian...
Ekaina, 2020.
Proyectos
curso online-webinar4
2020ko maiatzean eta ekainean gure lehen online ikastaroa egin dugu: “Hezkidetza, jakintzak eta zientzia: emakumeen jakintzak zientzia beste ikuspegi batzuetatik egiteko tresna gisa”. Taldea 17 emakumek osatu dute, gehienak hezkuntza arlokoak, batez ere bigarren hezkuntzako irakasleak baina baita lehen hezkuntzako irakasleak eta gizarte arloko profesionalak ere. Ia bi hilabetetan zehar, ikastaroaren edukiak landi ditugu, hainbat online tresna erabiliz, hala nola landu beharreko podcast eta testuak;...
Ekaina, 2020.
Proyectos
Leyes de Mendel
Mendelen Legeak eta berak ilarrekin egindako esperimentuak ezagunak egingo zaizkizue gehienei, baina nola sortu zen genetika? Zein testuinguru historikotan? Nola sortzen eta finkatzen da diziplina zientifiko bat? Jaso dugun zientzia eta hura eskolan nola irakatsi zaigun kritikoki aztertu nahi badugu, funtsezkoa da horrelako galderak egitea. Genetikaren aita izenez ezaguna den eta 1822an jaio zen Gregor Johann Mendel abade txekiarrari egozten zaio herentzia edo ondoretasun genetikoa deskubritu izana....
Maiatza, 2020.
Proyectos
(Leire Llanoren ilustrazioa) Tradizioz, baserrian, emakumezkoen zeregina izan da baratzea lantzea (jateko, janzteko edota sendatzeko lehengaiak lortze aldera). Ohiko baratzeak, gainera, oiloak, txerriak eta bestelako animaliak ere izan ohi zituen. Animalia horiek giza kontsumorako balio ez zuen guztiaz elikatzen ziren, eta beren gorotzak ongarritzat erabiltzen ziren. Horrela, oso kudeatze-lan konplexua eskatzen duen ziklo biziki iraunkorra ixten zen. Animalia horien gorotzak, fruta, barazki eta...
Maiatza, 2020.
Proyectos
bombilla energia
(Leire Llanoren ilustrazioa) Zientzia formalek zerikusi handia dute gainerako diziplinekin, hala nola humanitateekin, arteekin edo gizarte-zientziekin. Eta horretan zeresan handia du pobrezia energetikoak. Seguruenik kontzeptu hori entzun izan duzu noizbait.             Gaur egun, energiaren erabilerak sekulako desparekotasunak sortzen ditu gure jendartean. Izan ere, gero eta norbanako eta familia gehiagok pairatzen dute pobrezia energetikoa Espainiako...
Apirila, 2020.
Proyectos
Wangari Muta Maathai
(Leire Llanoren ilustrazioa) Wangari Muta Maathai (1940-2011) biologo eta aktibista kenyarra bere herrialdeko lurzoruen degradazioaz kezkatu zen. Lurrek beren funtzioak betetzen ez zituztela ikusirik, konturatu zen ingurumenaren narriadura zela horien higaduraren kausa, emakume nekazariek adierazten zituzten bestelako arazoekin batera: errekak lehortu egiten ziren, janaria urritu, eta ura eta egurra biltzeko distantzia geroz eta handiagoak egin behar zituzten egunero. Hala, konturatu zen Kenyako (eta...
Apirila, 2020.
Proyectos
cartel curso online_eus
PLAZAK AGORTUTA! Eskerrik asko erakutsitako interesagatik. Egun bakar batean, ikastarorako genituen plazen eskaera bikoitza baino gehiago jaso ditugu, eta, beraz, dagoeneko itxi behar dugu ikastarorako izen-ematea. Datorren ikasturtean edizio berri bat eskaintzea espero dugu, informatuko zaituztegu!!   ---------   Sorkinetik online heziketarekin animatu gara. Aspalditik ibili gara gure heziketen formatuari buruz hausnartzen, online ikastaroak emateko gogoz baina gure ikuspegi...

Orriak