2025/26 ikasturtean ez gara hain aktibo egon kanpora begira, eta arreta handiagoa jarri dugu bizitza erdigunean eremu pribatuan jartzen duten jakintzetan. Batez ere hazkuntza, hain iraindua eta ikusezina den jakintza handi hori.
Gosariak, bazkariak eta afariak prestatzea. Eta hamaiketakoak, noski, goiz eta arratsalde erdirako. Arropa antolatzea, garbitzeaz eta jasotzeaz gain, zer dagoen jakitea, zer falta den, zer behar duten, nola lortu planifikatzea (ai, arropa trukerako beste ama zoragarri...