Proiektuak

Abuztua, 2019.
Proiektuak
post-fichas ed formal-eus
ZER DIRA ETA ZERTARAKO ERABIL DAITEZKE Neskak ahalduntzeko eta mutilen artean jarrera berdinzaleak sustatzeko, helburuarekin sortutako material didaktikoa dira; zehazki, hauxe dute xede: gaur egun indarrean dagoen zientzia-eredu androzentrikoa ZALANTZAN JARTZEA.  emakumezko zientzialarien ERREFERENTE ezberdinak sortzea. bizitza erdigunean kokatzen duten ugalketa- eta zaintza-lanak eta baserritarren JAKINTZAK aintzat hartzea, gure gizartearentzat duten balioa aitortuz eta...
Uztaila, 2019.
Proiektuak
Fotografía de Eulalia de Abaitua y Allende Salazar
Argazkia: Eulalia Abaitua Allende Salazar, 1890     Emakume baserritarren jakintzak. Gai hori izan zen “Emakumeen jakintzek gordetzen duten zientzia” proiektuaren abiapuntua, eta gai horri tiraka prestatu ditugu orain arte gure lanaren oinarri izan den gida didaktikoa, ikastaro bat, eta gidari osagarri zaizkion hezkuntza ez-formaleko espazioetan erabiltzeko fitxa didaktiko hauek.    Abiapuntua, esan bezala, emakume baserritarren jakintzak izan ziren, eta ez genuen...
Martxoa, 2019.
Proiektuak
2019ko otsailaren 22 eta 23an "Jakintza eta zientzia: esperientzia hezkidetzaile eraldatzaileak bigarren hezkuntzan" jardunaldiak ospatu genituen Barakaldoko Clara Campoamor Zentro Zibikoan. Bi egun bizi izan ziren, esperientzia hezkidetzaile eraldatzaileen inguruko ezagutzak partekatzeko baliatu genituenak. Jardunaldiak hasi genituen “Hezkuntza feminista eta jakintza femeninoak” hitzaldiarekin Núria Solsona i Pairóren eskutik. Hiru ataletan egituratu zuen Núriak bere hitzaldia: lehenik, marko...
Otsaila, 2019.
Proiektuak
post-manual-eus
  ZER DIRA ETA ZERTARAKO ERABIL DAITEZKE Neskak ahalduntzeko eta mutilen artean jarrera berdinzaleak sustatzeko helburuarekin sortutako material didaktikoa dira; zehazki, hauxe dute xede: gaur egun indarrean dagoen zientzia-eredu androzentrikoa ZALANTZAN JARTZEA. emakumezko zientzialarien ERREFERENTE ezberdinak sortzea. bizitza erdigunean kokatzen duten ugalketa- eta zaintza-lanak eta baserritarren JAKINTZAK aintzat hartzea, gure gizartearentzat duten balioa...
Otsaila, 2019.
Proiektuak
Maskulinitate-zientzia-nerabezaro trinomioaren arteko harremanetan ikuspegi hezkidetzailetik sakontzeko hausnarketa-prozesua abiatu genuen Sorkinetik duela hilabete batzuk, blogeko sarrera honetan gure kide Unaik azaldu bezala. Abiapuntua, hainbat hezitzailerekin ordura arteko formakuntza saioetan konpartitutako kezka: neskak ahalduntzeko ez bezala, ez dago apenas mutil nerabeekin berdintasunaren alde lan egiteko ekimenik, eta are gutxiago zientzia eta teknologiaren alorrean.  Horri aurre egiteko...
Otsaila, 2019.
Proiektuak
Duela pare bat hilabete sarrera honetan azaldu genizuen nola hasi genuen mikromatxismoek zientzian duten eraginari buruzko hausnarketa-prozesu kolektiboa, horiek nerabezaroan deuseztatzeko neurri hezkidetzaileak bilatu asmoz. Gaur gaiari helduko diogu berriz, poz-pozik, lehen bilera hura ezin positiboago eta aberasgarriagoa izan zelako eta emaitzak partekatzeko irrikan gaudelako. Azaroaren 16an 8 pertsona bildu ginen, guztiak feministak eta hezkuntzarekin lotura sendodunak, baina era berean guztiz...
Urtarrila, 2019.
Proiektuak
Unai Villena Camarero Gaur nire txanda da; nire lehen idatzia blogean, eta, lehen aldi guztiek bezala, honek ere eragin dit gogo, ezinegon, ziurgabetasun eta ilusio nahastea. Lehen aldia denez, hasiera-hasieratik hasiko naiz: honaino nola iritsi naizen azaltzen. Hainbat taldetan parte hartzen eta militatzen elkar ezagututako zazpi lagunen artean (bost emakume eta bi gizon) Sorkin kolektiboa osatu genuen duela hiru urte. Guztion artean amankomunean dugu oinarrizko ikasketa zientifiko-teknologikoak...

Orriak