BLOGA

"EMAKUMEEN JAKITURIAN EZKUTATZEN DEN ZIENTZIA" TAILERRA

  • Taller Mairi

Joan den otsailaren 22an, Galdakaon izan ginen Mairi, emakume feminista batza elkartearekin batera, "Emakumeen jakiturian ezkutatzen den zientzia" tailerrarekin.

17 emakume eta gizon 1 elkartu ginen, batzuk Mairi elkartetik zetozen, beste batzuk Erabidetik, eta beste hainbeste herriko edo inguruko emakumeak ziren. Zientziako Neskato eta Emakumeen Eguna zela eta, zientziaren kontzeptuaren inguruan aritu ginen lanean, zer ulertzen dugun honetaz eta zer eta nortzuk geratzen diren kanpoan. Hainbat emakume zientzialari ezagutu genituen, hala nola Rachel Carson, Margaret Cavendish edo Ticiana Iturri, besteak beste. Eta, jakina, zientziatzat jotzen denetik kanpo geratu den emakumeen esku dagoen jakintza zientifikoari buruz hausnartu genuen: arrautza bat sukaldatzerakoan ematen diren prozesu fisiko-kimikoak, kakorratzaren barnean aurkitzen diren kontzeptu matematikoak edo fruta eta barazki desberdinen forma geometrikoak.

Atsegin handia izan da arratsaldea zuekin partekatzea. Mila esker.

Taller Mairi -2
Taller Mairi -3
Taller Mairi -4
Compartir: 
Compartir en Facebook Compartir en Twitter