2020ko maiatzean eta ekainean gure lehen online ikastaroa egin dugu: “Hezkidetza, jakintzak eta zientzia: emakumeen jakintzak zientzia beste ikuspegi batzuetatik egiteko tresna gisa”. Taldea 17 emakumek osatu dute, gehienak hezkuntza arlokoak, batez ere bigarren hezkuntzako irakasleak baina baita lehen hezkuntzako irakasleak eta gizarte arloko profesionalak ere.
Ia bi hilabetetan zehar, ikastaroaren edukiak landi ditugu, hainbat online tresna erabiliz, hala nola landu beharreko podcast eta testuak; sare sozialak; eta webinar saioak, jitsi software libreko plataforma erabiliz. Saio horiek, modu birtualean bada ere, elkarrekin hasunartzeko eta eztabaidatzeko aukera eman digute.
Ikastaroa hiru eduki blokeren arabera antolatu da. Esteka honetan programa osoa kontsultatzeko aukera duzue. Bloke bakoitza parte hartzeko dinamiken bitartez landu dugu, horiei beste informazio eta baliabide batzuk gehituz.
1. blokea: “Berdintasunik eza nerabezaroan eta zientzian. Sarrerako hainbat gai”. Bloke hau ikastaroan landu ditugun gai hauen oinarria ezartzeko esparru orokorra da: generoa, zientza eta hezkuntza. Honetan, oinarrizko kontzeptu batzuk aztertu ditugu, hala nola intersekzionalitatea henbrismoa edo intersexualitatea, eta gero eguneroko zenbait egoera aztertu ditugu, egunerokoan bizi dugun matxismoa behatzeko asmoz. Ondoren, zientziari buruzko zenbait mito ezeztatu ditugu, imajinario kolektiboan finkatuta daudenak, adibidez, zientzia neutroa, obejtiboa eta amorala dela. Eta bloke honekin amaitzeko, aipatutako ideiak hezkuntza arlora moldatu ditugu.
2. blokea: “Zientzia egiten duten emakumeak. Emakumezko baserritarrek egunerokoan egiten dituzten hainbat lanek barne hartzen duten zientzia”. Honetan, Sorkinen proposamena landu dugu: bizitza erdigunean jartzen dituzten jakintzei esanahi berri bat ematea eta jakintza horiek txertatzen dituzten hezkuntza proposamenak ezartzea. Bizitzarako funtsezkoak diren hainbat jakintza aztertu ditugu, tradizionalki emakumeen eskuetan egon direnak eta guztien onean oinarritzen direnak. Hala eta guztiz ere, jakintza horiek ez dira zientziatzat hartzen. Era berean, zientzian parte hartu duten zenbait emakume gogora ekarri ditugu, bai gizartearen aintzatespena izan dutenak bai ez dutenak izan. Hala, zientzian parte hartu duten zenbait emakume aitzindari, larogei urteko, garaikide, eta abar ezagutu ditugu, hala nola Mileva Maríc, Ida Holz Bard, Iratxe Esnaola, Emmi Pikler, Helen Czerski edo Fernanda Pozo.
Halaber, maskulinitate hegemonikoa betetzen ez duten eta horregatik baztertuak diren zenbait gizon ere aztertu ditugu, hala nola Nikola Tesla (eta Thomas Alva Edisonekin izandako gerra), Magnus Hirschfeld edo Ben Barres.
3. blokea: “Hezkuntza formalean zientzia bestelako begiradatatik lantzeko proposamenak”. Honetan, lanari ekin diogu, edo hobeto esanda, oreari. Izan ere, gelan txerta daitezken jardueren zenbait adibide ikusi ditugu, hainbat errezeta partekatu ditugu, hala nola bizkotxoa, opiltxoak edo etxeko marmelada, eta horietan dagoen zientzia landu ahal izan dugu. Era berean, metodologia desberdinak erabili ditugu, hala nola rol-jokoak eta dilema etikoak; izan ere, benetako edo asmatutako egoerak planteatu ditugu zientziako zenbait pertsonairen inguruan, adibidez, Mileva Maric y Albert Einsteinen arteko harremana.
Plazer handia izan da zuekin guztiekin aste hauek partekatzea eta ikaspen eta jakintza partekatu asko sortu ditugu, bakoitzak bere esperientziatik eta testuingurutik.
Eskerrik asko!
LOTURA DUEN EDUKIA:
Ikastaro hau Sorkinek egindako material didaktiko hauetan oinarritu da:
“Emakumeen jakintzek gordetzen duten zientzia” gida didaktikoa.
Gida osatzen duten hezkuntza formalerako fitxa didaktikoak.