BLOGA

Bloga

Ekaina, 2025.
Reflexiones, Aprendizajes
ama
Ia 8 urte (alaba zaharrenaren adina) kostatu zait ikustea, gauzek kirrinka egiten zidaten bai, baina ez nintzen gai hitzetan jartzeko, gauzatzeko. 2016an, jende talde polit batek Sorkin sortu genuen, ideia askorekin eta gauzak elkarrekin egiteko gogoarekin gentozen, gizartea eraldatzeko. Urte bereko ekainean, gure lankide Teresa ama bilakatu zen, eta Sorkinetik jarraitu genuen egiten, elkartzen, gogoeta sortzen, edukia sortzen, sareak sortzen... Gelditu gabe. 2017 amaieran niri tokatu zitzaidan...
Maiatza, 2025.
Reflexiones, Aprendizajes
Sorkinen ibilbidea 7 pertsonak hasi genuen, denak zuriak, europarrak eta egoera ekonomiko ertainarekin. Eta hori nabaritzen da. Hortik abiatzen bazara, etengabeko hausnarketa beharrezkoa da, abiapuntu dituzun pribilegioez jabetzeko eta, hortik, erantzukizun kolektibotik jardun ahal izateko. Niri arrazakeriari edo kolonialtasunari buruzko gogoeta mamitsu egiten dituzten pertsonak entzuteak edo irakurtzeak laguntzen dit. Audre Lorde, bell hooks edo Yuderkis Espinosa irakurtzeke egoten dira nire mahaian...
Apirila, 2024.
Recomendaciones
Carboneras
Irudia: "Carboneras" liburuaren azala Ikazkinak meatze-arroko emakumeak ziren eta Aitana Castañok eta Alfonso Zapicok "Carboneras" liburuan kontatzen digutenez,euren lan nagusia, zintako ikatza aukeratzea eta askotan zurarekin eta beste harri batzuekin nahastuta zetorren minerala purgatzea zen. Izan ere, meategitik kanpo bere luzapena iristen zen, eta horrekin batera, ugaltze-lan ugari eta beste jarduera ikustezin eta prekario batzuk, Berta J. Luesmak "El tajo fuera de escena" artikuluan dioen bezala...
Otsaila, 2024.
Proyectos
Taller Mairi
Joan den otsailaren 22an, Galdakaon izan ginen Mairi, emakume feminista batza elkartearekin batera, "Emakumeen jakiturian ezkutatzen den zientzia" tailerrarekin. 17 emakume eta gizon 1 elkartu ginen, batzuk Mairi elkartetik zetozen, beste batzuk Erabidetik, eta beste hainbeste herriko edo inguruko emakumeak ziren. Zientziako Neskato eta Emakumeen Eguna zela eta, zientziaren kontzeptuaren inguruan aritu ginen lanean, zer ulertzen dugun honetaz eta zer eta nortzuk geratzen diren kanpoan. Hainbat emakume...
Urria, 2023.
Proyectos
ganchillo
Irudia: Leire Llano Pasaden urriaren 27an, praktika subertsibotzat jotzen dugun kakorratzaren inguruko gogoeta batzuk partekatu genituen hainbat emakumerekin. Saioa hau Lulab kolektiboak (Luciana Perfora-lab) antolatu zuen, "Geometrias salvajes. Creación de un arrecife de coral" proiektuaren barruan. Proiektu honen baitan, ehungintzarekin zerikusia duen guztia modu kolaboratiboan ikasten saiatzen dira, C3Arekin (Andaluziako Sorkuntza Garaikideko Zentroa) lankidetzan. Proiektuan hainbat emakume...
Martxoa, 2022.
Proyectos
Ciclo formativo Durango
Urtarrilean, otsailean eta martxoan, emakumeen jakintzetan ezkutatzen den zientziaren inguruko hausnarketak partekatu ditugu Durangoko Bizenta Mogel Liburutegiko 12 emakume anitzez osatutako talde batekin. Hiru saiotan (hilean behin), egungo sistema zientifiko-teknologikoa zalantzan jarri dugu, emakume zientzialarien aniztasuna ikusarazi dugu, eta, aldi berean, bizitzarako funtsezkoak diren jakintza askori balioa eman diegu. Gogoeta interesgarriak atera dira, hala nola gure ugalketa-sistemaren...
Azaroa, 2021.
Proyectos, Redes
II jornadas alboan
Irudia: jardunaldien webgunetik aterata. Joan den azaroaren 15ean eta 16an, “Hezkidetzan hezten 5 zentzumenekin” - II. Hezkidetza Jardunaldiak ozpatu ziren, Alboan-ek antolatuta eta Deustuko Unibertsitatean (Bilboko egoitzan). Hezkuntzaren inguruko eztabaida interesgarriz beteriko bi egun izan ziren, Marina Subirats, Amparo Tomé, Marian Moreno edo Amelia Barquín bezalako izenekin. Fé y Alegría bezalako erakundeak ere parte hartu zuten. Tailer ugari ere eskaini ziren, hezkidetza praktikan jartzeko,...

Orriak