PROIEKTUAK

JAKINTZEI ETA ZIENTZIARI BURUZKO TAILERRAK LEHEN HEZKUNTZAKO IRAKASLEEKIN (Alonsotegi eta Kareaga Goikoa eskoletan, 2016ko udaberrian)

TALLERES SABERES Y CIENCIA PARA PROFESORADO DE PRIMARIA (centros Alonsotegi Eskola y Kareaga Goikoa Eskola, primavera 2016)
Bi hitzetan: 

“Emakumeen jakintzak heziketa-curriculumean. Elikadura-burujabetza adibide gisa” izenburuko tailerrak  Vanek eman zizkien Alonsotegi eta Kareaga Goikoa Eskoletako irakasleei, 2016ko maiatzean.

Markoa: 

VSF Herrien Bidezko Elikadura elkarteak tailerrok emateko gonbidapena luzatu zigun ALIMENTACCIÓN  programa sozio-hezitzailearen karietara. Programa hori Hegoa Instintuarekin elkarlanean burutzen du VSFk, eta haren bidez  nekazaritzako elikagaien eredu alternatiboa bultzatzen dute, Elikadura Burujabetzaren printzipioetan oinarriturik eta genero-ikuspegia txertatuz, landa-mundu bizi baten alde, eskolak ardatz bezala hartuta, berauen bidez komunitate guztia inplikatzeko.

Jardueraren laburpena: 

Tailer hauen bidez lortu nahi genuen pertsona hezitzaileengan hausnarketa eragitea “zientzia irakasteko bestelako modu posibleen” inguruan, eta horrekin batera eduki kurrikularretan elikadura burujabetza zeharkako bihurtzea.  Eskolak jakintza-ekoizle gisa duen funtzioan  arreta jarri genuen, baita ere erakusten den zientzia motan eta ikaskuntzan emakumezko erreferenteak sortzeko premian; bizitza erdigunean jartzen duten jakintzak ikusgai egin genituen (tradizionalki emakumeek garatutako jakintzak, ezagutza legitimatutik kanpo daudenak), batez ere elikadurarekin zerikusia duten jakintzak.

Tailer bakoitza, ordu eta erdiko iraupenekoa eta bataz besteko 20 parte-hartzaileduna, bi zatitan egituratu genuen. Lehenengo zatian, gaur egungo heziketa-curriculuma, emakumeen jakintzak, elikadura eta elikadura burujabetza izan genituen hizpide eta hausnarketarako gai, eta agerian gelditu ziren elikadura burujabetzaren, bizitzaren jasangarritasunaren eta heziketa-sistemaren arteko harremana. Bigarrengo zatian, adibide praktikoak landu genituen sukaldearen inguruko jakintzak hezitzaileen eguneroko praktikan sartzeko modu bila -ikasgeletan zein ikasgeletatik kanpo-, eta horretarako talde-lanean aritu ginen lehenik eta bateratze-saioa egin genuen amaitzeko.

TALLERES SABERES Y CIENCIA PARA PROFESORADO DE PRIMARIA (centros Alonsotegi Eskola y Kareaga Goikoa Eskola, primavera 2016) imagen 1
TALLERES SABERES Y CIENCIA PARA PROFESORADO DE PRIMARIA (centros Alonsotegi Eskola y Kareaga Goikoa Eskola, primavera 2016) imagen 2
TALLERES SABERES Y CIENCIA PARA PROFESORADO DE PRIMARIA (centros Alonsotegi Eskola y Kareaga Goikoa Eskola, primavera 2016) imagen 3
TALLERES SABERES Y CIENCIA PARA PROFESORADO DE PRIMARIA (centros Alonsotegi Eskola y Kareaga Goikoa Eskola, primavera 2016) imagen 4
TALLERES SABERES Y CIENCIA PARA PROFESORADO DE PRIMARIA (centros Alonsotegi Eskola y Kareaga Goikoa Eskola, primavera 2016) imagen 5
Compartir en Facebook Compartir en Twitter