BLOGA

BIGARREN HEZKUNTZAKO IRAKASLEEI ZUZENDUTAKO IKASTAROA (euskaraz eta gazteleraz): Emakumeen jakintzak gordetzen duen zientzia

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak antolatutako Prest_Garairakasleentzako 2018/2019 ikasturteko prestakuntza-eskaintzaren baitan emango da, urrian, Bilboko Berritzegune Nagusian. Izena emateko epea irailera arte egongo da zabalik, plazak agortu bitartean.

Hezkuntza formalaren alorrean nerabeekin lan egiten duten irakasleei zuzendutako ikastaroa Sorkin, Jakintzen Iraultegia kolektiboko kideok diseinatu dugu eta helburu du neskak ahalduntzea eta mutilengan jarrera berdinzaleak sustatzea, gaur egun indarrean dagoen zientzia-eredu androzentrikoa kuestionatuz, emakumezko zientzialarien erreferenteak sortuz eta emakumeen jakintzen balioa aitortuz. Metodologia pedagogiko berritzaileak erabiliz, irakasleei ideiak emango dizkiegu eduki zientifikoak gazteekin bestelako ikuspegietatik landu ditzaten, gozamenean eta bizipenetan oinarritutako ikaskuntza bultzatuz.

30 orduko iraupena izango du, 3 fasetan banatuta: 12 presentzial formakuntzarako, 15 ikastegian lan egiteko, 3 presentzial emaitzak partekatzeko eta ebaluazio parte-hartzailea egiteko. Formakuntza-saioak Bilboko Berritzegune Nagusian eskainiko dira urriaren 2, 4, 16 eta 18an, 17:00etatik 20:00etara.

Ikastaroaren fitxa 2018/2019 Prest_Gara 1. matrikulazio-epeko ikastaro-bilduman topa daiteke esteka honetan (782 kodea du, "Emakumeen jakintzak gordetzen duen zientzia" izenburua). Oraindik hainbat plaza libre ditu eta posible izango da ikastaroa hasi bitartean plazak agortu arte matrikula egitea. Parte-hartzeko eskaerak Lurralde Ordezkaritzetan aurkeztu beharko dira. Informazio gehiago hemen.  

Zure interesekoa izatea espero dugu eta zinez eskertuko genizuke informazio hau interesa izan lezaketen zure kontaktuen artean zabaltzea. Ikastaroari buruzko zalantzarik izanez gero edo gurekin beste edozerri buruz hitz egin nahi baduzu, jar zaitez harremanetan

Compartir: 
Compartir en Facebook Compartir en Twitter