PROIEKTUAK

“PRESTATU ZAITEZ ERALDAKETARAKO” IKASTAROAREN SISTEMATIZAZIOA

Preparate cambio
Bi hitzetan: 

"Presta zaitez eraldaketarako UPMS-IIrekin batera" formakuntzaren sistematizatzea tresnak kutxa formatuan ikaskuntza esanguratsuenekin.

Markoa: 

Jarduera hori Gizarte Mugimenduen Herri Unibertsitatea erakundearen II. faseko proiektuaren parte da, "Respuesta feministas a desafíos emergentes desde la alianza Universidad/Sociedad", Euskal Herriko Mugarik Gabeko Ingeniaritzak eta Emaús Gizarte Fundazioak koordinatua.

Jardueraren laburpena: 

2024/25 ikasturtean, Emaús Gizarte Fundazioek eta Euskal Herriko Mugarik Gabeko Ingeniaritzak antolatutako "Prestatu zaitez eraldaketarako UPMS-IIrekin batera" prestakuntzetatik ateratako ikaskuntzen sistematizazioa egin zuen Sorkinek. Prestakuntza horiek akademiaren eta gizarte zibilaren arteko loturak indartzera bideratuta zeuden, eta egungo gizarte- eta ingurumen-larrialdiei ikuspegi eraldatzaile batetik aurre egiteko tresna praktikoak eman zituzten.

Azkenik, dokumentu hori erabili zen, besteak beste, Aradia Cooperativak proiektu beraren barruan egindako "Koska bat estuago: Engranaje feministak unibertsitate emantzipaile baterako" gida egiteko.

Materiala eragile akademiko zein sozialentzat erabilgarria izan dadin garatu da. Hau da, aktibistei, gizarte-erakunde eta gizarte-mugimenduetako militanteei eta unibertsitate-ingurune osoari, batez ere edozein diziplinatako irakasleei eta ikasleei.

Esteka honetan deskarga daiteke: "Koska bat estuago: Engranaje feministak unibertsitate emantzipaile baterako"  

Proiektuaren informazio gehiago: hemen.

Compartir en Facebook Compartir en Twitter