Proiektuak

Ekaina, 2020.
Proyectos
Leyes de Mendel
Mendelen Legeak eta berak ilarrekin egindako esperimentuak ezagunak egingo zaizkizue gehienei, baina nola sortu zen genetika? Zein testuinguru historikotan? Nola sortzen eta finkatzen da diziplina zientifiko bat? Jaso dugun zientzia eta hura eskolan nola irakatsi zaigun kritikoki aztertu nahi badugu, funtsezkoa da horrelako galderak egitea. Genetikaren aita izenez ezaguna den eta 1822an jaio zen Gregor Johann Mendel abade txekiarrari egozten zaio herentzia edo ondoretasun genetikoa deskubritu izana....
Maiatza, 2020.
Proyectos
(Leire Llanoren ilustrazioa) Tradizioz, baserrian, emakumezkoen zeregina izan da baratzea lantzea (jateko, janzteko edota sendatzeko lehengaiak lortze aldera). Ohiko baratzeak, gainera, oiloak, txerriak eta bestelako animaliak ere izan ohi zituen. Animalia horiek giza kontsumorako balio ez zuen guztiaz elikatzen ziren, eta beren gorotzak ongarritzat erabiltzen ziren. Horrela, oso kudeatze-lan konplexua eskatzen duen ziklo biziki iraunkorra ixten zen. Animalia horien gorotzak, fruta, barazki eta...
Maiatza, 2020.
Proyectos
bombilla energia
(Leire Llanoren ilustrazioa) Zientzia formalek zerikusi handia dute gainerako diziplinekin, hala nola humanitateekin, arteekin edo gizarte-zientziekin. Eta horretan zeresan handia du pobrezia energetikoak. Seguruenik kontzeptu hori entzun izan duzu noizbait.             Gaur egun, energiaren erabilerak sekulako desparekotasunak sortzen ditu gure jendartean. Izan ere, gero eta norbanako eta familia gehiagok pairatzen dute pobrezia energetikoa Espainiako...
Apirila, 2020.
Proyectos
Wangari Muta Maathai
(Leire Llanoren ilustrazioa) Wangari Muta Maathai (1940-2011) biologo eta aktibista kenyarra bere herrialdeko lurzoruen degradazioaz kezkatu zen. Lurrek beren funtzioak betetzen ez zituztela ikusirik, konturatu zen ingurumenaren narriadura zela horien higaduraren kausa, emakume nekazariek adierazten zituzten bestelako arazoekin batera: errekak lehortu egiten ziren, janaria urritu, eta ura eta egurra biltzeko distantzia geroz eta handiagoak egin behar zituzten egunero. Hala, konturatu zen Kenyako (eta...
Apirila, 2020.
Proyectos
cartel curso online_eus
PLAZAK AGORTUTA! Eskerrik asko erakutsitako interesagatik. Egun bakar batean, ikastarorako genituen plazen eskaera bikoitza baino gehiago jaso ditugu, eta, beraz, dagoeneko itxi behar dugu ikastarorako izen-ematea. Datorren ikasturtean edizio berri bat eskaintzea espero dugu, informatuko zaituztegu!!   ---------   Sorkinetik online heziketarekin animatu gara. Aspalditik ibili gara gure heziketen formatuari buruz hausnartzen, online ikastaroak emateko gogoz baina gure ikuspegi...
Abuztua, 2019.
Proyectos
post-fichas ed formal-eus
ZER DIRA ETA ZERTARAKO ERABIL DAITEZKE Neskak ahalduntzeko eta mutilen artean jarrera berdinzaleak sustatzeko, helburuarekin sortutako material didaktikoa dira; zehazki, hauxe dute xede: gaur egun indarrean dagoen zientzia-eredu androzentrikoa ZALANTZAN JARTZEA.  emakumezko zientzialarien ERREFERENTE ezberdinak sortzea. bizitza erdigunean kokatzen duten ugalketa- eta zaintza-lanak eta baserritarren JAKINTZAK aintzat hartzea, gure gizartearentzat duten balioa aitortuz eta...
Uztaila, 2019.
Proyectos
Fotografía de Eulalia de Abaitua y Allende Salazar
Argazkia: Eulalia Abaitua Allende Salazar, 1890     Emakume baserritarren jakintzak. Gai hori izan zen “Emakumeen jakintzek gordetzen duten zientzia” proiektuaren abiapuntua, eta gai horri tiraka prestatu ditugu orain arte gure lanaren oinarri izan den gida didaktikoa, ikastaro bat, eta gidari osagarri zaizkion hezkuntza ez-formaleko espazioetan erabiltzeko fitxa didaktiko hauek.    Abiapuntua, esan bezala, emakume baserritarren jakintzak izan ziren, eta ez genuen...

Orriak