BLOGA

WANGARI MUTA MAATHAI, ZUHAITZ-EMAKUMEA

  • Wangari Muta Maathai

(Leire Llanoren ilustrazioa)

Wangari Muta Maathai (1940-2011) biologo eta aktibista kenyarra bere herrialdeko lurzoruen degradazioaz kezkatu zen. Lurrek beren funtzioak betetzen ez zituztela ikusirik, konturatu zen ingurumenaren narriadura zela horien higaduraren kausa, emakume nekazariek adierazten zituzten bestelako arazoekin batera: errekak lehortu egiten ziren, janaria urritu, eta ura eta egurra biltzeko distantzia geroz eta handiagoak egin behar zituzten egunero. Hala, konturatu zen Kenyako (eta emakume kenyarren) arazo asko ingurumen-narriaduraren ondorio zirela. Hori izan zen 1977an Eraztun Berdea izeneko mugimendua sortzera eraman zuen arrazoia eta, hiru hamarkada geroago, 2004an, Bakearen Nobel Saria irabaziarazi ziona. Sari hura lortu zuen lehen emakume afrikarra eta lehen ekologista izan zen. Bideo honetan bere bizitza hobeto ezagutzeko aukera izango duzu.        

Bera da hezkuntza formalerako “Emakumeen jakintzek gordetzen duten zientzia” fitxa didaktikoetan ezagutuko duzun emakume zientzialarietako bat.

 

Compartir: 
Compartir en Facebook Compartir en Twitter