BLOGA

ONLINE IKASTAROA: "HEZKIDETZA, JAKINTZAK ETA ZIENTZIA: EMAKUMEEN JAKINTZAK BIGARREN HEZKUNTZAKO GELETAN ZIENTZIA BESTE IKUSPEGI BATZUETATIK EGITEKO TRESNA GISA"

  • cartel curso online_eus

PLAZAK AGORTUTA!

Eskerrik asko erakutsitako interesagatik. Egun bakar batean, ikastarorako genituen plazen eskaera bikoitza baino gehiago jaso ditugu, eta, beraz, dagoeneko itxi behar dugu ikastarorako izen-ematea.

Datorren ikasturtean edizio berri bat eskaintzea espero dugu, informatuko zaituztegu!!

 

---------

 

Sorkinetik online heziketarekin animatu gara. Aspalditik ibili gara gure heziketen formatuari buruz hausnartzen, online ikastaroak emateko gogoz baina gure ikuspegi pedagogikoaren oinarria galdu gabe, hau da, bizipen bidezko ikasketa bat non taldearen parte-hartzea funtsezkoa den.

Hori dela eta, ikastaro erdipresentzial batekin hastea erabaki genuen. Horrek elkar ezagutzeko eta taldea modu presentzial batean sortzeko aukera ematen zigun eta, aldi berean, online tresna eta dinamika desberdinak ezagutzen hasteko aukera ere bai. Baina COVID-19 heldu zen eta, ondorioz, ikastaroaren formatua berrikusi behar izan genuen. Gogoz eta ilusioz, erronka horri aurre egin diogu baina ez dugu galdu ikastaroaren azken saioa presentzialki egiteko itxaropena.

“Hezkidetza, jakintzak eta zientzia: emakumeen jakintzak bigarren hezkuntzako geletan zientzia beste ikuspegi batzuetatik egiteko tresna gisa” online ikastaroaren bitartez, zientzia ulertzeko modu berri bat sustatu nahi dugu, emakumeek eta euren jakintzek horretan duten papera bistaratzen duena eta gure gizartean zaintzak duen garrantzia aintzat hartzen duena.

Ikastaroak hezkuntza formalaren (batez ere bigarren hezkuntza), hezkidetzaren eta gizartea eraldatzeko hezkuntzaren arloko eragileen arteko topaketa-eremu izan nahi du eta eduki teorikoak eta praktikoak landuko ditu.

2020ko maiatzaren 4tik ekainaren 18ra bitartean ospatuko da, dohainik da, 20 orduko iraupenarekin, eta bertan parte hartzeko honako sare sozial hauetan kontu bat eduki beharko duzu (ikastarorako kontu espezifiko bat ireki dezakezu): facebook, twitter eta instagram. Azken saioa aurrez aurre egiteko aukera badago, hori Bilboko erdiguneko guneren batean egingo dugu.

Izen-ematea formulario bidez.  

Behin-behineko programa kontsultatu dezakezue atxikitako dokumentuan: Hezkideta, jakintzak eta zientzia ikastaroa.pdf

Compartir: 
Compartir en Facebook Compartir en Twitter