BLOGA

ANTZASTI EUSKALDUNON ETXEA

  • Antzasti

“Antzasti”, arantza eta sagasti hitzetatik dator. Arantzak eta sagarrondoak. Dimako (Bizkaia) Artaun auzoan dago, eta baserri tradizionaletik euskal etxe modernorako bidaia eskaintzen digu.

Sartu bezain laster, Arratiako tranbian bidaia erreproduzituz, Aro Modernoko XIX-XX mendeetan gainjarri ziren bi munduak lotu genituen, non, Euskal Herrian ere, iraultza industrialak markatutako aro berri batean murgildu ginen.

Antzastin baserriko bizimodu tradizionala ikus dezakegu modernitate berriaren aurrean. Bidaia horretan, besteak beste, jakintza ugari aurkitu genituen emakumeen eskuetan: etxeko suaz edo uraz arduratzetik hasi eta diseinu modernoak sortzen zituzten jostunetara, baita produktuak saltzeko tranbian bidaiatzen zuten barazki eta fruitu saltzaileak ere.Higienearekin lotutako gela ere nabarmendu behar dugu. Etxe tradizionalean konketa zabal bat ikus dezakegu, osasunerako erremedioak egiteko tresna ezberdinekin, besteak beste. Eta etxe modernoko komuneko gelara joaten bagara, eskuz egindako lurrin ugari aurkituko dugu.Ikusten duzuen bezala, Antzasti Euskaldunon etxea, historia eta jakintza handiko espazioa da, Gorbeia eta Urkiolako parke naturalen artean.

Eskerrik asko Zornotzako AEK-ko Igor Landaluzeri hain leku berezia ezagutarazteagatik.

 

 

Compartir: 
Compartir en Facebook Compartir en Twitter