BLOGA

DIBULGAZIO ZIENTIFIKO FEMINISTARI BURUZKO MAHAI-INGURUA

  • seminario ISF

Irudia: Mintegiaren kartelaren zati bat (MGIko webgunea).

Euskal Herriko Mugarik Gabeko Ingeniaritzak, EHUrekin batera, Giza Garapenerako Garapen, Lankidetza eta Teknologiei buruzko Mintegia antolatzen du urtero, eta dagoeneko XXI. edizioa da. Jada kontatu dizuegun bezala, Euskal Herriko MGI gurekin balioak partekatzen dituen erakundea da eta aspalditik ari gara sinergiak eraikitzen.

Zentzu honetan, ikasturte honetako mintegiko mahai-inguru batean ere parte hartu dugu, oraingo honetan dibulgazio zientifiko feministari buruz. Oso saio borobila izan zen, bi zati izan zituena. Lehenengoan, Ana Galarraga zientzia-dibulgatzailea entzuteko aukera izan genuen. Hark, modu erraz eta didaktikoan, dibulgazio zientifikoa ikuspegi feministatik egitearen oinarriak argitzen lagundu zuen. Bigarren zatian, martxan dauden esperientziak ezagutu ahal izan genituen, zehazki, cuentificas eta Sorkin ekimenak.

Biok eman genuen dibulgazio zientifiko feministan dugun esperientziaren berri. Gure aldetik, hezkuntza eremuan zentratzen gara, ezagutzaren dibulgaziorako funtsezko espazio gisa. Bertan dibulgazio zientifiko feminista egiten dugu formazioak eta material didaktikoen bidez. 

Hezkuntza-esparruaz gain, beste dibulgazio-gune batzuk ere aipatu genituen: irratsaioen bidez partekatzen ditugunak, Hala Bedi Irratian Suelta la Olla saioan adibidez; edota aldizkarietako artikuluak, hala nola Pikara magazine online aldizkaria.

Bestalde, cuentificas irrati libreetan izandako esperientziaz hitz egin ziguten hainbat programen bidez. Gaur egun Medeako laborategia programa daukaten martxan. Ezagutzen ez baduzue, zalantzarik gabe gomendatzen dizuegu euren podcast-a entzutena. 

 

Compartir: 
Compartir en Facebook Compartir en Twitter