BLOGA

WEBINAR MATXISMOTIK IHESI EGUNEROKO ZIENTZIAN

  • webinar Demajorvullsercom

Irudia: webinar-aren kartela ("De major vull ser com" lehiaketaren webgunea)

“De major vull ser com” emakume zientzialari eta teknologoei buruzko bideo-lehiaketa bat da, batxilergoko ikasleei zuzendua. Lehiaketa hau, FISABIO Fundazioak (Valentziako Erkidegoko ikerketa sanitario eta biomedikoa sustatzeko fundazioa) eta Las Naves Valentziako udaleko berrikuntza-zentroak antolatzen dute.

2021ean egingo den laugarren ediziorako, webinar ziklo bat prestatu dute emakumeek zientzian egin dituzten ekarpenak ikusarazteko eta, aldi berean, patriarkatuak beren bizitzetan izan dituen inpaktuak agerian uzteko.

Sorkinetik, "Eguneroko zientzian matxismotik ihesi" izeneko azken webinarrean parte hartu dugu. Bertan, Valentziako Unibertsitateko ikertzaile eta emakume zientzialari eta teknologoen elkarteko (AMIT) kide den Marcela Jabbazekin hitz egiten dugu. 

Elkarrizketa hau zientziaren eta teknologiaren definizioarekin hasi genuen, non argi ikus dezakegun zientzian ematen den jakintza eta boterearen arteko lotura. Ondoren, emakumeek zientzia aitortuan parte hartzeko erabili behar izan zituzten hainbat estrategia ikustarazi genituen, bai eta horietako askoren ekarpenak ere, ehunaren, higienearen edo elikadura bezalako eguneroko jakintzaren bidez. 

Bien artean, bakar gisa iritsi zaigun ezagutza “ofizial” hori apur bat irauliz, bizitza erdigunean jarriko duen zientziaren beharrera iritsi ginen, non aniztasunera begirada zabaltzen den zientzia era askotan aberastuz.

Benetako plazerra izan da saio hau bien artean partekatzea. Eskerrik asko Marcela elkarrizketa partekatuagatik. Eskerrik asko Sara eta atzean dagoen gainerako taldeari, hain zaindua dagoen antolaketagatik.

"Eguneroko zientzian matxismotik ihesi" webinar-a esteka honetan aurki daiteke. Era berean, zikloko gainerako webinarrak ere aurki daitezke web orri honetan.

 

Compartir: 
Compartir en Facebook Compartir en Twitter