PROIEKTUAK

EZAGUTZA BASERRITARRAK: FEMINISMOA ETA AGROEKOLOGIA

SABERES BASERRITARRAS: FEMINISMO Y AGROECOLOGÍA
Bi hitzetan: 

“Emakumezkoen jakintzei esanahi berriak ematea ikuspegi konbergenteetatik: feminismoak eta agroekologia” izenburuko komunikazioa aurkeztu genuen Agroekologiari buruzko VI. Nazioarteko Kongresuan (GIEEA), Vigoko Unibertsitatean, 2016ko ekainean.

Markoa: 

Komunikazio hau, 2016an  hasi genuen nekazarien ezagutzei buruzko barne-ikerkuntzaren emaitza da. Ikerkuntzak helburu du elikadura burujabetzaren eta feminismoen arteko loturetan sakontzea, hala nola identifikatzea nolako erabilgarritasuna izan dezakeen “bizitza erdigunean jartzen duten jakintzen” begiradatik lantzea paradigma bi horiek.

Jardueraren laburpena: 

Komunikazio honetan defendatzen dugu Agroekologian hainbat planteamendu feminista barneratzeko beharra, hain zuzen ere, bizitzaren jasangarritasuna jorratzen dutenak.

Horretarako, gure ustez, fokua ipini behar da historian zehar emakumezkoek  nagusiki garatu eta transmititutako hainbat jakintzatan. Jakintza horiek, legitimotzat hartzen den ezagutza zientifiko eta sozialak (erabat androzentrikoa berau) gutxietsi izan ditu, ez ikusiarena egin die eta ikusezin bihurtu ditu, nahiz eta guztiz beharrezkoak izan diren gure ugalketa sozialerako.   

Artikuluaren hasieran jakintzak zer diren definitzen eta haien oinarriak zehazten saiatzen gara -2. kapitulua-; ondoren, hainbat begirada eta planteamentu feministatik eratorritako  bizitzaren jasangarritasunari buruzko hainbat azalpen datoz -3. kapitulua- eta Elikadura Burujabetza eta Agroekologia bezalako gaiekin duten lotuneak bistaratzen dira -4. kapitulua-. Jarraian, aurreko guztia aztertzen saiatzen gara  Euskal Herriko testuinguruan -5. kapitulua-, non emakumeen mugimenduek aurrera daramatzaten beste hainbat borroka ere topatuko ditugun -6. kapitulua-, eta bukatzeko, aurreko analisian oinarritutako hainbat hausnarketa eta erronka mahaigaineratzen ditugu  -7. kapitulua-.

Nahi izanez gero, kongresuan egindako aurkezpena ikus dezakezu bideo honetan edo artikulua (gaztelaniazko bertsioa) irakur dezakezu hemen: + pdf

(gaztelaniaz argitaratua Construíndo Coñecemento Agroecolóxico. Cambiando os modelos de consumo para construír sistemas agroalimentarios sustentables liburuan (2016) Argitaldariak: Simón Fernández X.; Copena Rodríguez, D.; Pérez Neira, D. Grupo de investigación en Economía Ecolóxica, Agroecoloxía e Historia. FCEE. Universidade de Vigo)

Compartir en Facebook Compartir en Twitter