Ikerkuntza

KOLABORAZIOA SUELTA LA OLLA IRRATSAIOAN

suelta la olla
Bi hitzetan: 

2018ko urrian Suelta la Olla irratsaioko zientzia eta pentsamendu kritikoari buruzko atalean kolaborazio bat egiten hasi ginen, Hala Bedi irratian. Kolaborazio horretan, elkarrizketen bitartez, zientzia egiten duten eta horrekin bizitzaren iraunkortasuna laguntzen duten emakumeak ezagutzera ematen ditugu.

Markoa: 

Hala Bedi irratia 1983ko abuztuan Vitoria-Gasteizen sortutako ekimena da, herri-mugimenduaren eskutik, eta Suelta la Olla haren magazinetako bat da. Horretan, hainbat gai jorratzen dituzten atalak daude, hala nola agroekologia, feminismoa, zientzia, kultura edo nazioarteko gaiak.

Jardueraren laburpena: 

Elkarrizketen bitartez, emakumeen hainbat jakintza eta esparru horietan lan egin duten emakume zientifikoak lotu nahi ditugu. Hala, zientziaren eta bizitza erdigunean jartzen duten eguneroko eginkizunen arteko lotura indartu nahi dugu, eginkizun horiek emakumeek egin ohi dituztela kontuan hartuz.

Kolaborazio hauek gehienak Pikara Magazine aldizkarian dugun Jakintzen Irauleak ataleko artikuluetan oinarritzen dira.

Jarraian, orain arte egindako kolaborazio guztiak aipatuko ditugu, dagozkion podcastak entzuteko estekekin:

  • Agnes Pockels eta garbiketa (2018ko urria): Ninesek Agnes Pockelsen bizitza liluragarria kontatzen digu eta horrek garbiketaren eta beste etxeko lan batzuen atzean dagoen zientziarekin duen lotura. Gainera, gizarteak zaintza-lanari ematen dion balioari buruz hausnartzen du.   

  • Marie Laurent eta okintza (2019ko urtarrila): Teresak ogia egitean hartzidura egokia lortzeko beharrezkoak diren teknika konplexuei buruz hitz egiten digu eta jakintza horrek ogiaren ezaugarri nutrizionaletan duen eragina azaltzen digu. Era berean horrek Marie Laurenten lanarekin duen lotura aztertzen du. Izan ere, Marie Laurent ia ez da ezaguna, zientziari ekarpen ikaragarria egin dion arren.

  • Emmy Noether eta ehungintza (2019ko martxoa): Vanek simetriaz, Emmy Noether matematikariaz eta ehuntzea bezalako jakintzaz hitz egiten digu, azken horren atzean emakume asko eta askotarikoak daudelarik. Era berean, azpimarratzen du harreman horietan zientzia egiteko modu bat ikusten dugula, sorkuntzan, intuizioan eta guztien onean oinarritzen dena.

  • Mária Telkes eta energia (2019ko ekaina): Estherrek Mária Telkesen historiaz egiten digu, "Eguzkiaren Erregina" bezala ere ezagutzen dena, baita bizitzarako funtsezkoa den jakintza bati buruz ere, hau da, energiari buruz.

  • Henrietta Leavitt eta nekazaritza (2019ko iraila): Vanek Henrietta Leavitt astronomoaren eta emakume baserritarren arteko loturak aztertzen ditu. Halaber, datuen behaketa, bilketa edo sistematizazioaren garrantzia erakusten digu; izan ere, horiek gabe aurrerapen zientifiko gutxi izango genituzke.

  • Blanka Gómez de Segura eta buztingintza (2019ko azaroa): Vanek Blanka Gómez de Seguraz eta honek buztingintzaren arloan egindako lan handiaz hitz egiten digu. Jakintza hura funtsezko berrikuntza izan zen, bai jendarteen teknologiaren garapenean, bai kimika, mekanika edo geologiako     ezagutzetan.       

  • Sabina Speilrein eta psikoanalisia (2020ko otsaila): Olatzek eta Estherrek Sabina Spielreini buruz hitz egiten digute. Hura eraldaketaz betetako bizitza izan zuen eta ekarpen handiak egin zituen psikologian, psikiatrian eta psikoanalisian.       

  • Emakume epidemiologoak (2020ko apirila): Teresak COVID-19aren egoerari buruz hitz egiten digu; izan ere, horren harira zientziaz asko hitz egiten ari da, baina emakumeei ezikusia egiten dien zientzia partzialaz, bere garapenean sorkuntza kolektiboak duen garrantzia gutxiesten duena. Irratsaio honetan zenbait emakume epidemiologoren historia ezagutuko dugu, hala nola Mary Montagu edo Florence Nightingale.   
     

020/21 ikasturtean, garatu ditugun, edo garatzen ari garen hainbat proiektuez hitz egin dugu. Hauek izan dira: 

(Saioaren irudia, ivoox-etik aterata)

“kontZIENTZIAturik”: ZIENTZIA BESTELAKO BEGIRADATATIK BIGARREN HEZKUNTZAKO IKASGELETAN, NESKAK AHALDUNTZEKO ETA MUTILENGAN JARRERA BERDINZALEAK SUSTATZEKO

kontZIENTZIAturik_conCIENCIAdas
Bi hitzetan: 

Proiektu honekin bilatzen duguna da Bizkaiko bigarren hezkuntzako irakasleei laguntzea euren ikasleengan kontzientzia kritikoa pizten euren etorkizuneko lanbidea aukeratzeko orduan dauden desparekotasunen inguruan. Helburua neskak ahalduntzea da parekidetasun erreala lortzeko eta aukera-berdintasunean garatu ahal izan ditzaten euren bizitza pertsonala eta profesionala.

Markoa: 

Inguratzen gaituen androzentrismoarekiko kontzientzia kritikoa sortzea eta zientzia ulertzeko modu berriak bultzatzea bilatzen duen Sorkinen estrategiaren barruan kokatzen da proiektu hau; emakumezko zientzialariak eta emakumeen jakintzak ikusgai egiten dituen eta pertsonen eta naturaren zaintzak gure gizartearentzat duen garrantzia aintzat hartzen duen zientzia bultzatuz. “Zientzia ikasgelatik kanpo egitea bestelako begiradatatik” proiektuan metatutako esperientziatik abiatuta, hezkuntza formalaren esparrura jauzi egingo dugu proiektu honekin. 2018/2019 ikasturtean garatu genuen proiektuaren lehen fasea eta 2019/2020 ikasturtean garatuko dugu bigarrena.

Jardueraren laburpena: 

Proiektua osatzen duten bi faseetan zehar, 2018/19 eta 2019/20 ikasturteetan, hezkidetzako eta Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzako ikuspegi batekin lan egin dugu eta honako hauek lortzen lagundu dugu:

1) Hezkuntza formalari lotutako eragileen arteko topaketarako eta sare-lanerako eremuak sortzea, honako hauen bitartez:

2) Emakumeek sortutako ezagutza kolektiboa balioestea, eta kategorizatzea eta euren ekarpenak eta jakintzak, horietan dagoen zientzia, eta zaintza lana eta lan erreproduktiboa bistaratzea, honako hauen bitartez:

Proiektuari buruzko informazio guztia sare sozialetan zabaldu dugu #kontZIENTZIAturik hashtagarekin, eta ikastoari dagokiona #cursoConCIENCIAdas hashtagarekin.

 

proy DFBcoop-1
proy DFBcoop-2
proy DFBcoop-3
proy DFBcoop-4
proy DFBcoop-5
proy DFBcoop-6
proy DFBcoop-7
proy DFBcoop-8
proy DFBcoop-9
proy DFBcoop-10
proy DFBcoop-11

ZIENTZIA IKASGELATIK KANPO EGITEA BESTELAKO BEGIRADATATIK, NESKAK AHALDUNTZEKO ETA MUTILENGAN MASKULINITATE BERRIAK SUSTATZEKO

HACER CIENCIA DESDE OTRAS MIRADAS FUERA DE LAS AULAS
Bi hitzetan: 

Proiektu honekin bilatzen duguna da Bizkaiko nerabeei kontzientzia kritikoa piztea euren etorkizuneko lanbidea aukeratzerako orduan dauden desparekotasunen inguruan. Horrekin batera, ugalketa- eta zaintza-lanei duten balioa aitortu nahi diegu. Horretarako, emakumeek historian zehar garatutako jakintza nabarmenduko dugu, emakumeen ekarpen eta ezagutzak ikusgai eginez eta ezagutza horiek gordetzen duten zientzia inplizitua azalduz eta balioetsiz.

Markoa: 

Inguratzen gaituen androzentrismoarekiko kontzientzia kritikoa sortzea eta zientzia ulertzeko modu berriak bultzatzea bilatzen duen Sorkinen estrategiaren barruan kokatzen da proiektu hau, emakumezko zientzialariak eta emakumeen jakintzak ikusgai egiten dituen eta pertsonen eta naturaren zaintzak gure gizartearentzat duen garrantzia aintzat hartzen duen zientzia bultzatuz. 2017an zehar garatu genuen proiektuaren lehen fasea, zeinetan osatu baikenuen “Emakumeen jakintzek gordetzen duten zientzia” gida didaktikoa. 2018an zehar bigarren fasea burutu dugu.

Jardueraren laburpena: 

Proiektuaren helburu nagusia da jarduera ludiko-hezitzaileak proposatzea, nesken ahalduntzea bultzatuko dutenak eta mutilen artean maskulinitate berdinzaleak garatzea. Horretarako, zientziaren gaur egungo ikuspegi androzentrikoa auzitan jarriko dugu, emakume zientzialarien erreferenteak bultzatuko ditugu, emakumeen jakintzari duen balioa aitortuko diogu eta metodologia pedagogiko berritzaileak erabiliko ditugu.

Proiektuaren II. fasean ondoko jarduera hauek burutu ditugu:   

  • Hezkuntza ez-formalaren alorreko eragileen artean hausnarketa, topaketa eta elkarlanerako guneak sortu ditugu, mutil eta neska nerabeen arteko parekidetasunaren aldeko ekimenak gauzatzeko eta elkarren arteko aliantzak eraikitzeko. Horren lekuko dira mikromatxismoen inguruko eta maskulinitate berrien inguruko hausnarketa-prozesuak eta, batez ere, 2019ko otsailean ospatutako “Jakintza eta zientzia” jardunaldiak, han sozializatu baigenituen proiektuan egindako aurrerapenak eta sortutako material didaktikoa. 
  • Gazteekin maskulinitate berriak eta mikromatxismoak lantzeko dauden erremintetan sakontzea, sortuko dugun material didaktikoan txertatzeko. Horretarako, bi hausnarketa-prozesu paralelo bideratu ditugu, honako gai hauen inguruan:
  • “Emakumeen jakintzek gordetzen duten zientzia” gidaren osagarri izan daitekeen material didaktiko berria sortzea eta zabaltzea, eragile lankideekin egindako lanaren emaitzak biltzen dituena. Hain zuzen ere, 10 fitxa didaktiko sortu ditugu, gazte nerabeekin hezkuntza ez-formaleko espazioetan erabiltzeko aproposak. Doan deskarga ditzakezu hemen
Presentación Marienea
Taller jovenes, semillas
Taller jovenes, huevos
Sesión nuevas masculinidades
Sesión micromachismos
Congreso tiempo libre

“JAKINTZEN IRAULEAK” ATALA PIKARA MAGAZINEN

Pikara Magazine
Bi hitzetan: 

2017ko abenduan hasi genuen Alborotadoras de Saberes (Jakintzen Irauleak) bi hilean behineko atala Pikara Magazinen. Bertan, zientzia egiten duten eta horrekin batera bizitzaren jasangarritasuna bultzatzen duten emakumeei buruz arituko gara. 

Markoa: 

Online aldizkari bat da Pikara Magazine, bere bultzatzaileen esanetan proposatzen duena “genero ikuspegidun kalitatezko kazetaritza, medioetan oso gutxi azaldu ohi diren pertsonak eta istorioak protagonista dituena”. Pikaran askotariko gai sozial eta kulturalak topatuko dituzu, guztiak ere ikuspegi kritiko, zorrotz, inklusibo, apurtzaile eta gozamenezkotik landuak. 

Jardueraren laburpena: 

Atal honen bitartez emakumeen jakintzak hainbat alorretan lan egin duten emakumezko zientzialariekin lotu nahi ditugu. Modu horretan zientzia eta tradizionalki emakumezkoek gauzatutako lanen arteko lotura bistaratu nahi dugu.

Hala, artikulu bakoitzaren ardatza tradizioz emakumezkoen rolari lotutako zeregin bat izango da, bizitzaren jasangarritasunerako oinarrizkoa dena. Nola egiten den eta barne hartzen duen zientzia inplizitua bistaratuko dugu eta hori guztia emakumezko zientzialari zehatz batekin lotuko dugu, zeinaren biografia laburki aipatuko baitugu. Era horretan zubiak eraiki nahi ditugu ikusezin bihurtutako emakume zientzialari historikoen eta euren eguneroko lanetik ere zientzia egiten duten emakume anonimoen artean. Eta aldi berean zientzia jendartera hurbildu nahi dugu, eta bizitzara.

Orain arte argitaratu ditugun artikuluen estekak hurrengo zerrendan topa ditzakezu. Hemendik aurrerakoak, argitaratu bezain laster batuko ditugu zerrendara:
 

Guztiak ere gaztelaniaz argitaratutako dira  Pikaran, baina testuok euskara ekarriko ditugu eta gure blogean publikatuko pixkanaka. 

(Pikara Magazineren webgunetik hartutako ilustrazioa, egilea: Emma Gascó)

Orriak