Ikerkuntza

EMAKUMEZKO BASERRITARRAK ETA BIZITZAREN JASANGARRITASUNA

MUJERES BASERRITARRAS Y SOSTENIBILIDAD DE LA VIDA
Bi hitzetan: 

“Jakintzei esanahi berriak ematea eta ekarpenak egitea bizitzaren jasangarritasunaren begiradatik. Emakumezko baserritarrak eta elikaduraren inguruko beren jakintzak” izenburuko komunikazioa aurkeztu genuen Garapenari buruzko Ikasketen III. Nazioarteko Kongresuan (III CIED), REEDESek antolatua Zaragozako Unibertsitatean, 2016ko ekainaren 29tik uztailaren 1a bitartean.

Markoa: 

Komunikazio hau, 2016an  hasi genuen nekazarien ezagutzei buruzko barne-ikerkuntzaren emaitza da. Ikerkuntzak helburu du elikadura burujabetzaren eta feminismoen arteko loturetan sakontzea, hala nola identifikatzea nolako erabilgarritasuna izan dezakeen “bizitza erdigunean jartzen duten jakintzen” begiradatik lantzea paradigma bi horiek.

Jardueraren laburpena: 

Komunikazio honek balioa aitortu nahi die emakumezkoek  nagusiki garatutako eta indarrean dagoen sistema patriarkalak ikusezin bihurtu dituen hainbat jakintzari. Abiapuntu bezala  esanahi berriak ematen dizkiegu  emakumezkoen jakintza horiei: bizitzaren jasangarritasuna erdigunean kokatzen duten praktika, ezagutza eta egikerei. Bat egiten duten zenbait paradigma kritikoren analisiaren ostean, analisi bateratua Euskal Herriko testuingurura ekartzen dugu; hala erakusten ditugu emakumezko baserritarrek elikadura bezalako oinarrizko beharrizanak asetzerako orduan egindako lana eta garatutako jakintzak, errealitate askoz ere zabalago baten zatitxo bat bistaratuz eta lurraldean bizirik diren hainbat gizarte mugimendu aipatuz. Hori guztia, begirik kendu gabe emakumezkoen boteretze-prozesuak ahalbidetzen dituzten erronkei, emakumezkoen askotariko ahotsak lehen pertsonan agertuz.

Orriak