Irudia: Tania Díezen argazkia
Adierazpen artistiko hauetan, ilustrazioaren eta inprobisazioaren bidez, egungo gai eta arazo batzuei buruzko bizipenak, sentimenduak eta kezkak ikusarazten eta partekatzen ditugu.
Lan honen bidez, bertaratutako pertsonengana beste leku batetik hurbildu nahi dugu, arrazionaltasunetik harago. Bizipen-ikaskuntza bat martxan jarriz, hurbilduz, beste leku batzuetatik jakinduria partekatuz, hala nola emozioa, sentimendua, intuizioa, zalantza... Pertsona bakoitzaren bizi-esperientziri garrantzia emanez, mezua nola iristen zaion edo zein lekutatik iristen zaion.
Gaur egungo hainbat arazo ikusaraziz, baina baita soinu, argi eta itzalen jolasaren bidez, ondasun komunen, lurra edo ura besteak beste, defentsari lotutako beste egiteko modu batzuk ere.
Animatu eta etorri ikustera! Apirilaren 16, 23 eta 24an izango gara, Zabalguneko Merkatuan (Bilbo), 19: 00etan.
Sarrera doan, aurrez izena emanda: https://leirellano.com/improvisaciones_ilustradas/