"Emakumeak zientzian, bizitza zaintzeko jakintzak" da Alboan-ekin elkarlanean egin dugun azken tailerraren izenburua. Oraingoan 14 eta 16 urte bitarteko gazte talde batekin lan egin genuen Barakaldon.
Hasteko, emakumeek zientziaren arloan gaur egun duten egoeraz eta zientziaren gaur egungo kontzeptuaz eztabaidatu genuen. Zer ulertzen dugu zientziaz? Hauek dira gazteek partekatu zituzten hitzetako batzuk: proba-errakuntza, jakin-mina, sormena, esperimentazioa, behaketa, natura, konplexua. Ondorengoak ere bai: Formulak, zehatza, probeta, mateak, kimika, taula periodikoa etabar… eta amaitzeko… zoragarria. Zoragarria, hori da gure ustez, zientzia deskribatzean gazte horien ideia-zaparradaren artean hitz hori ateratzea.Hori guztia eta beste gauza batzuk ere dira, elkarrekin eman genuen denboran partekatu genuena. Zientzia esperimentatu genuen, zientzia anitza, zientzia aberasten duten begirada, egiteko modu eta ikaskuntza-testuinguru ezberdinak barne hartzen dituena. Hainbat jakintza-txokoen bitartez landu genuen proposamen hau; txoko hauetan behatu, esperimentatu, eta hainbat gauza ikusi genituen, hala nola, matematika, fisika, kimika, biologia... Eta jakintza asko ere bai, emakumeen esku egon ohi izan direnak, funtsezkoak direnak bizitza sostengatzeko, eta, ikusi genuen bezala, zientzia handia dutenak beren egikeran.Zientzia egiteko ezinbestekoa den jakin-min hori utzi izana espero dugu. Tailerrarekin asko gozatu genuen, beti bezala, mila esker hori posible egin zenuten guztiei.