BLOGA

POBREZIA ENERGETIKOA ETA BIZITZA JASANGARRIAK BIZI AHAL IZATEKO ENERGIA ESKURATZEKO ESKUBIDEA

  • bombilla energia

(Leire Llanoren ilustrazioa)

Zientzia formalek zerikusi handia dute gainerako diziplinekin, hala nola humanitateekin, arteekin edo gizarte-zientziekin. Eta horretan zeresan handia du pobrezia energetikoak. Seguruenik kontzeptu hori entzun izan duzu noizbait.            

Gaur egun, energiaren erabilerak sekulako desparekotasunak sortzen ditu gure jendartean. Izan ere, gero eta norbanako eta familia gehiagok pairatzen dute pobrezia energetikoa Espainiako Estatuan; ezin dituzte energiari dagozkion fakturak ordaindu, eta muturreko egoeretan zer egin erabaki behar izaten dute: jan ala berogailua edo argia piztu.

Espainiako Konstituzioak aitortzen du pertsona guztiek dutela eskubidea beharrezkoa den energia kantitatea eskuratzeko, bizi-baldintza duinak edukitzeko, eta nazioarteko hainbat itunek ere eskubide hori bera aitortzen dute: Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalen Nazioarteko Ituneko 11. artikuluak dio pertsona orori errespetatu, babestu eta bermatu behar zaiola bizi-maila duina izateko eskubidea, eta horrek aldi berean barne hartzen dituela elikadura, ura eta etxebizitza eskuratzeko eskubideak, besteak beste. Praktikan, ordea, energia merkataritza-produktu bihurtu den ondasuna da eta, beste ondasun asko bezala, enpresa gutxi batzuek kontrolatzen dute. Enpresa horiek, jakina denez, etekin ekonomikoa dute helburu, pertsonek bizitza duin bat izateko eskubidearen gainetik. Gobernuen ardura da pertsona orok energiara sarbidea izan dezan bermatzea, baldintza duinetan bizi ahal izateko.            

Hezkuntza formalerako “Emakumeen jakintzek gordetzen duten zientzia” fitxa didaktikoetan gai hori eta beste hainbat lantzen ditugu, zeinetan zientziaren eta artearen, humanitateen edo gizartearen arteko berezko harremana ikus dezakegun.

Compartir: 
Compartir en Facebook Compartir en Twitter