2018ko urrian Suelta la Olla irratsaioko zientzia eta pentsamendu kritikoari buruzko atalean kolaborazio bat egiten hasi ginen, Hala Bedi irratian. Kolaborazio horretan, elkarrizketen bitartez, zientzia egiten duten eta horrekin bizitzaren iraunkortasuna laguntzen duten emakumeak ezagutzera ematen ditugu.
Hala Bedi irratia 1983ko abuztuan Vitoria-Gasteizen sortutako ekimena da, herri-mugimenduaren eskutik, eta Suelta la Olla haren magazinetako bat da. Horretan, hainbat gai jorratzen dituzten atalak daude, hala nola agroekologia, feminismoa, zientzia, kultura edo nazioarteko gaiak.
Elkarrizketen bitartez, emakumeen hainbat jakintza eta esparru horietan lan egin duten emakume zientifikoak lotu nahi ditugu. Hala, zientziaren eta bizitza erdigunean jartzen duten eguneroko eginkizunen arteko lotura indartu nahi dugu, eginkizun horiek emakumeek egin ohi dituztela kontuan hartuz.
Kolaborazio hauek gehienak Pikara Magazine aldizkarian dugun Jakintzen Irauleak ataleko artikuluetan oinarritzen dira.
Jarraian, orain arte egindako kolaborazio guztiak aipatuko ditugu, dagozkion podcastak entzuteko estekekin:
Agnes Pockels eta garbiketa (2018ko urria): Ninesek Agnes Pockelsen bizitza liluragarria kontatzen digu eta horrek garbiketaren eta beste etxeko lan batzuen atzean dagoen zientziarekin duen lotura. Gainera, gizarteak zaintza-lanari ematen dion balioari buruz hausnartzen du.
Marie Laurent eta okintza (2019ko urtarrila): Teresak ogia egitean hartzidura egokia lortzeko beharrezkoak diren teknika konplexuei buruz hitz egiten digu eta jakintza horrek ogiaren ezaugarri nutrizionaletan duen eragina azaltzen digu. Era berean horrek Marie Laurenten lanarekin duen lotura aztertzen du. Izan ere, Marie Laurent ia ez da ezaguna, zientziari ekarpen ikaragarria egin dion arren.
Emmy Noether eta ehungintza (2019ko martxoa): Vanek simetriaz, Emmy Noether matematikariaz eta ehuntzea bezalako jakintzaz hitz egiten digu, azken horren atzean emakume asko eta askotarikoak daudelarik. Era berean, azpimarratzen du harreman horietan zientzia egiteko modu bat ikusten dugula, sorkuntzan, intuizioan eta guztien onean oinarritzen dena.
Mária Telkes eta energia (2019ko ekaina): Estherrek Mária Telkesen historiaz egiten digu, "Eguzkiaren Erregina" bezala ere ezagutzen dena, baita bizitzarako funtsezkoa den jakintza bati buruz ere, hau da, energiari buruz.
Henrietta Leavitt eta nekazaritza (2019ko iraila): Vanek Henrietta Leavitt astronomoaren eta emakume baserritarren arteko loturak aztertzen ditu. Halaber, datuen behaketa, bilketa edo sistematizazioaren garrantzia erakusten digu; izan ere, horiek gabe aurrerapen zientifiko gutxi izango genituzke.
Blanka Gómez de Segura eta buztingintza (2019ko azaroa): Vanek Blanka Gómez de Seguraz eta honek buztingintzaren arloan egindako lan handiaz hitz egiten digu. Jakintza hura funtsezko berrikuntza izan zen, bai jendarteen teknologiaren garapenean, bai kimika, mekanika edo geologiako ezagutzetan.
Sabina Speilrein eta psikoanalisia (2020ko otsaila): Olatzek eta Estherrek Sabina Spielreini buruz hitz egiten digute. Hura eraldaketaz betetako bizitza izan zuen eta ekarpen handiak egin zituen psikologian, psikiatrian eta psikoanalisian.
Emakume epidemiologoak (2020ko apirila): Teresak COVID-19aren egoerari buruz hitz egiten digu; izan ere, horren harira zientziaz asko hitz egiten ari da, baina emakumeei ezikusia egiten dien zientzia partzialaz, bere garapenean sorkuntza kolektiboak duen garrantzia gutxiesten duena. Irratsaio honetan zenbait emakume epidemiologoren historia ezagutuko dugu, hala nola Mary Montagu edo Florence Nightingale.
020/21 ikasturtean, garatu ditugun, edo garatzen ari garen hainbat proiektuez hitz egin dugu. Hauek izan dira:
(Saioaren irudia, ivoox-etik aterata)