Warning message
The subscription service is currently unavailable. Please try again later.
Markoa:
TIPI-TAPA Bagoaz! Bizimodu jasagarrietarantz proiektua 2010etik aurrera hainbat erakundek (Euskadiko 17 eta Latinoamerikako bi) egin duten sare- eta artikulazio-lan baten barruan kokatzen da. Lan horren bidez, bizitza jasangarrietarako eskubidea orokortzeko eta zabaltzeko hezkuntza-prozesu eraldatzailea sustatu dute, eta lau ardatz tematiko hauen inguruko aldarrikapenak eta proposamenak bultzatu dituzte: zaintzak, elikadura-burujabetza, ekonomiaren birlokalizazioa eta energia-eredua.
Jardueraren laburpena:
Ebaluazioa egiteko irizpideetan oinarritutako ikuspegia erabili dugu, esku-hartzearen oinarrian zeuden Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzaren dimentsioak ere kontuan hartuta (politikoa, kulturartekoa, pedagogikoa, generoetakoa eta hegoaldeko ikuspegia). Azterlana esku-hartzearen alderdi hauei buruzkoa izan zen:
- Diseinua, proiektuaren fomulazioa eta bere esparru logikoaren matrizea aztertuz.
- Gauzatze-prozesua eta emaitzak, proiektua gauzatzearekin eta lortutako emaitzekin lotutako hainbat alderdi aztertuz eta honako hauetan arreta berezia jarriz:
- Desazkunde eta Bizitze Ona Sarea indartzea: Bizitza Jasangarrietarako eskubidearen aldeko hiru topaketa eta esperientziak partekatzeko bidaia Guatemalara.
- TIPI-TAPA Bagoaz! Bizimodu jasagarrietarantz kanpaina ezagutzera ematea: sentsibilizazio- (lehiaketa, antzerki-foroa) eta zabalkunde-kanpainak, berezko bideak eta hedabideak erabiliz.
- Eragin politikoa: mintegiak erakunde publikoekin.
- Zeharkako gaiak, esku-hartzearen diseinuarekin eta gauzatzearekin lotura duten gaiak aztertuz, bi bloke hauetan banatuta:
- Koordinazioa eta parte-hartzea sustatzea.
- Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzaren ikuspegiak/dimentsioak.
Lan-prozesua hiru fasetan banatu genuen 2018an eta 2019an zehar:
- Bulego-fasea: esku-hartzearen diseinuan eta garapenean zehar sortutako dokumentazio guztia eta erreferentziazko dokumentazioa aztertuz.
- Landa-laneko fasea: batzarren, jardueren behaketa zuzenaren eta elkarrizketen bitartez.
- Informazioaren sistematizazio eta argitaratze fasea: zeinetan ebaluaziotik ateratako ondorio eta ikaspen nagusiak biltzen eta Sareari aurkezten dizkiogun.
(Irudia: kanpainaren logoa, web orritik aterata)