Otsaila, 2021.
Proyectos
Sorkinen argi daukagu, aurrez aurrekoa gustatzen zaigu. Elkar ikusteko, hitz egiteko, aurkezten dugun materiala ukitzeko, harekin esperimentatzeko... aukera izatea. Hala ere, jakin badakigu online formatuak ere badituela bere abantailak. Beste lurraldeetako jende gehiagorengana iristen zara, eta modu presentzialean ezingo lukeen jendeari parte hartzeko aukera ematen diozu.
Eta online formatu honetan, tailer moduan ordu pare bat partekatu genituen irakasle-talde zabal batekin. Tailerra otsailaren 10ean...
Urtarrila, 2021.
Proyectos, Redes
Joan den abenduan "Bizitzaren sostengurako jakintzak" tailerra egin genuen Alboan-en Bilboko egoitzan. Bertan, 13 pertsonako talde bat elkartu ginen, eta horietako batzuk Alboan-eko hezkuntza ez-formaleko talde metodologikoa osatzen dute.
Hainbat bizipen-txokotan zehar, bizitzari eusteko beharrezkoak diren hainbat jakintza ezagutu genituen, hala nola ehuna, elikagaien ekoizpen agroekologikoa, sukaldaritza edo higienea. Hala, Alboan-ek egiten duen lanaren ildotik, nerabeen eta gazteen aisialdirako eta...
Abendua, 2020.
Proyectos, Redes
Irudia: webinar-aren kartela ("De major vull ser com" lehiaketaren webgunea)
“De major vull ser com” emakume zientzialari eta teknologoei buruzko bideo-lehiaketa bat da, batxilergoko ikasleei zuzendua. Lehiaketa hau, FISABIO Fundazioak (Valentziako Erkidegoko ikerketa sanitario eta biomedikoa sustatzeko fundazioa) eta Las Naves Valentziako udaleko berrikuntza-zentroak antolatzen dute.
2021ean egingo den laugarren ediziorako, webinar ziklo bat prestatu dute emakumeek zientzian egin dituzten...
Azaroa, 2020.
Proyectos
Pasaden azaroaren 6an EHUren Ekonomia eta Enpresa Fakultatean izan ginen, Donostiako campusean. Bertan, Matematika I irakasgaiako lehen mailako ikasleekin eta fakultateko irakasle batzuekin eman genuen eguna.
Eta nola amaitu genuen bertan? Bada, duela hilabete batzuk Iratik deitu zigun, irakasgaiaren irakasle eta fakultateko hezkuntza-berrikuntzako proiektu baten parte dena. Proiektu horretan, urtero GIHak (Garapen Iraunkorrerako Helburuak) irakasgairen batean lantzen dira. Aurten, Iratiri...
Ekaina, 2020.
Proyectos
2019-2020 ikasturtearen amaiera oso gustuko dugun zerbaitetan eman dugu; asko partekatzen dugun gizarte-eragileen eskutik ikasten, alegia.
Oraingo honetan, lau elkarrizketa-gune antolatu ditugu. Horiek definitu genituen bi gai giltzarri hauetan sakondu behar genuela identifikatu genuenean: ikuspegi pedagogikoa eta dimentsio komunikatiboa. Izan ere, sakontze- hori gure kontZIENTZIAtuak proiektuaren esparruan gazte nerabeekin egin beharreko lan espezifikoa indartzeko baliagarriak izan daitezke....
Ekaina, 2020.
Proyectos
Ondorengo testua, “HEZKIDETZA, JAKINTZAK ETA ZIENTZIA: emakumeen jakintzak bigarren hezkuntzako geletan zientzia beste ikuspegi batzuetatik egiteko tresna gisa” online ikastaroaren amaierako lanetako bat da. Lana idatzi zen jatorrizko hizkuntzan argitaratuta dago.
Egilea: Idurre Arrieta Garmendia
Zer espero nuen nik ikastaro honetatik? Galdera hau ez nuke jakingo erantzuten izena eman nuenean, baina orain ikastaroa bukatua bai esango dut espero nuena baino gehiago eman didala. Aspaldian...
Ekaina, 2020.
Proyectos
2020ko maiatzean eta ekainean gure lehen online ikastaroa egin dugu: “Hezkidetza, jakintzak eta zientzia: emakumeen jakintzak zientzia beste ikuspegi batzuetatik egiteko tresna gisa”. Taldea 17 emakumek osatu dute, gehienak hezkuntza arlokoak, batez ere bigarren hezkuntzako irakasleak baina baita lehen hezkuntzako irakasleak eta gizarte arloko profesionalak ere.
Ia bi hilabetetan zehar, ikastaroaren edukiak landi ditugu, hainbat online tresna erabiliz, hala nola landu beharreko podcast eta testuak;...