Joan den abenduan "Bizitzaren sostengurako jakintzak" tailerra egin genuen Alboan-en Bilboko egoitzan. Bertan, 13 pertsonako talde bat elkartu ginen, eta horietako batzuk Alboan-eko hezkuntza ez-formaleko talde metodologikoa osatzen dute.
Hainbat bizipen-txokotan zehar, bizitzari eusteko beharrezkoak diren hainbat jakintza ezagutu genituen, hala nola ehuna, elikagaien ekoizpen agroekologikoa, sukaldaritza edo higienea. Hala, Alboan-ek egiten duen lanaren ildotik, nerabeen eta gazteen aisialdirako eta denbora librerako espazioa, bizitzari eusteko eskola praktiko bihur daitekeela ikusi genuen. Harrigarria izan zen parte-hartzaileek egin zituzten hezkuntza proposamenak euren eguneroko lanean integratzeko: belaunaldi arteko topaketak, amamen jakintzak partekatzeko (baina, parte-hartzaileetako batek esan zuen bezala, gureak ere bai), amonaren botika bulegoan, edo giza liburutegien bidez botere-guneetan parte-hartze feministaren bizipen-tailerra, besteak beste.
Hiru ordu izan ziren elkarrekin eta denbora labur egin zitzaigun. Eskerrik asko guztioi zuen inplikazioagatik.