Proiektuak

Martxoa, 2019.
Proyectos
2019ko otsailaren 22 eta 23an "Jakintza eta zientzia: esperientzia hezkidetzaile eraldatzaileak bigarren hezkuntzan" jardunaldiak ospatu genituen Barakaldoko Clara Campoamor Zentro Zibikoan. Bi egun bizi izan ziren, esperientzia hezkidetzaile eraldatzaileen inguruko ezagutzak partekatzeko baliatu genituenak. Jardunaldiak hasi genituen “Hezkuntza feminista eta jakintza femeninoak” hitzaldiarekin Núria Solsona i Pairóren eskutik. Hiru ataletan egituratu zuen Núriak bere hitzaldia: lehenik, marko...
Otsaila, 2019.
Proyectos
post-manual-eus
  ZER DIRA ETA ZERTARAKO ERABIL DAITEZKE Neskak ahalduntzeko eta mutilen artean jarrera berdinzaleak sustatzeko helburuarekin sortutako material didaktikoa dira; zehazki, hauxe dute xede: gaur egun indarrean dagoen zientzia-eredu androzentrikoa ZALANTZAN JARTZEA. emakumezko zientzialarien ERREFERENTE ezberdinak sortzea. bizitza erdigunean kokatzen duten ugalketa- eta zaintza-lanak eta baserritarren JAKINTZAK aintzat hartzea, gure gizartearentzat duten balioa...
Otsaila, 2019.
Proyectos
Maskulinitate-zientzia-nerabezaro trinomioaren arteko harremanetan ikuspegi hezkidetzailetik sakontzeko hausnarketa-prozesua abiatu genuen Sorkinetik duela hilabete batzuk, blogeko sarrera honetan gure kide Unaik azaldu bezala. Abiapuntua, hainbat hezitzailerekin ordura arteko formakuntza saioetan konpartitutako kezka: neskak ahalduntzeko ez bezala, ez dago apenas mutil nerabeekin berdintasunaren alde lan egiteko ekimenik, eta are gutxiago zientzia eta teknologiaren alorrean.  Horri aurre egiteko...
Otsaila, 2019.
Proyectos
Duela pare bat hilabete sarrera honetan azaldu genizuen nola hasi genuen mikromatxismoek zientzian duten eraginari buruzko hausnarketa-prozesu kolektiboa, horiek nerabezaroan deuseztatzeko neurri hezkidetzaileak bilatu asmoz. Gaur gaiari helduko diogu berriz, poz-pozik, lehen bilera hura ezin positiboago eta aberasgarriagoa izan zelako eta emaitzak partekatzeko irrikan gaudelako. Azaroaren 16an 8 pertsona bildu ginen, guztiak feministak eta hezkuntzarekin lotura sendodunak, baina era berean guztiz...
Urtarrila, 2019.
Proyectos
Unai Villena Camarero Gaur nire txanda da; nire lehen idatzia blogean, eta, lehen aldi guztiek bezala, honek ere eragin dit gogo, ezinegon, ziurgabetasun eta ilusio nahastea. Lehen aldia denez, hasiera-hasieratik hasiko naiz: honaino nola iritsi naizen azaltzen. Hainbat taldetan parte hartzen eta militatzen elkar ezagututako zazpi lagunen artean (bost emakume eta bi gizon) Sorkin kolektiboa osatu genuen duela hiru urte. Guztion artean amankomunean dugu oinarrizko ikasketa zientifiko-teknologikoak...
Azaroa, 2018.
Proyectos
"Jakintza eta zientzia: esperientzia hezkidetzaile eraldatzaileak bigarren hezkuntzan" jardunaldien antolakuntzan aurrera goaz. Jardunaldi hauekin zientzia ulertzeko bestelako ikuspegiak ezagutarazi nahi ditugu, emakumezko zientzialariak eta emakumeen jakintzak ikusgai egiten dituen eta pertsonen eta naturaren zaintzak gure gizartearentzat duen garrantzia aintzat hartzen duen zientzia bultzatuz. Hezkuntza formalaren, hezkidetzaren eta gizarte eraldaketaren esparruetako eragileekin lankidetzarako...
Azaroa, 2018.
Proyectos
    Teresa Sancho Ortega. Ilustrazioa: Carmen Navarro. Beharbada hain zuzen ere zientzia-ikasketak egina naizelako, mikromatxismo hitza lehen aldiz entzun nuenean bururatu zitzaidana zera izan zen: mikro horrek tamaina adierazten zuela. Mikro, deus ez zelako. Mikro, garrantzi gutxiren adierazle. Baina oso bestelakoa da mikromatxismo terminoak aditzera eman nahi duena: matxismoaren oinarrian dauden diskriminazioei egiten die erreferentzia, matxismoaren gurpila birarazten duten...

Orriak