Irudia: jardunaldien webgunetik aterata.
Joan den azaroaren 15ean eta 16an, “Hezkidetzan hezten 5 zentzumenekin” - II. Hezkidetza Jardunaldiak ozpatu ziren, Alboan-ek antolatuta eta Deustuko Unibertsitatean (Bilboko egoitzan).
Hezkuntzaren inguruko eztabaida interesgarriz beteriko bi egun izan ziren, Marina Subirats, Amparo Tomé, Marian Moreno edo Amelia Barquín bezalako izenekin. Fé y Alegría bezalako erakundeak ere parte hartu zuten. Tailer ugari ere eskaini ziren, hezkidetza praktikan jartzeko, eta horien artean izan ginen gu, tradizioz emakumeen eskuetan egon diren bizitzarako funtsezkoak diren jakintza horietan dagoen zientzia guztia aldarrikatuz.
Esperientziaz eta ikaskuntzaz betetako bi egun izan ziren, hezkidetzaren ikuspegitik hezkuntza eraldatzailearen alde lan egiteko.