BLOGA

Bloga

Azaroa, 2018.
Proyectos
    Teresa Sancho Ortega. Ilustrazioa: Carmen Navarro. Beharbada hain zuzen ere zientzia-ikasketak egina naizelako, mikromatxismo hitza lehen aldiz entzun nuenean bururatu zitzaidana zera izan zen: mikro horrek tamaina adierazten zuela. Mikro, deus ez zelako. Mikro, garrantzi gutxiren adierazle. Baina oso bestelakoa da mikromatxismo terminoak aditzera eman nahi duena: matxismoaren oinarrian dauden diskriminazioei egiten die erreferentzia, matxismoaren gurpila birarazten duten...
Iraila, 2018.
Proyectos
“ZIENTZIA ETA EMAKUMEEN JAKINTZAK” AURKEZPENA BASAURIN
Neska gazteengan bokazio-zientifikoa bultzatu nahi zenuke? Eta mutilak zaintza-lanetan erantzunkide izatea? Hezkuntza ez-formaleko espaziotan parte hartzen duzu nerabeekin? Zientziarekin edo baserriarekin harremana duten gaiak lantzen dituzue? Gaiok landu nahi zenituzke, baina ez dakizu nola? ZIENTZIA IKASGELATIK KANPO EGITEA BESTELAKO BEGIRADATATIK proiektuaren baitan, Sorkin elkarteko kideok “Emakumeen jakintzek gordetzen duten zientzia” gida didaktikoa sortu dugu, hezkuntza ez-formalaren...
Iraila, 2018.
Proyectos
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak antolatutako Prest_Garairakasleentzako 2018/2019 ikasturteko prestakuntza-eskaintzaren baitan emango da, urrian, Bilboko Berritzegune Nagusian. Izena emateko epea irailera arte egongo da zabalik, plazak agortu bitartean. Hezkuntza formalaren alorrean nerabeekin lan egiten duten irakasleei zuzendutako ikastaroa Sorkin, Jakintzen Iraultegia kolektiboko kideok diseinatu dugu eta helburu du neskak ahalduntzea eta mutilengan jarrera...
Uztaila, 2018.
Reflexiones, Proyectos, Vida asociativa
Nines Alquézar Castillo Maite ditut suak. Sugarrek hipnotizatu egiten naute euren dantza bihurriarekin eta berezkoa duten kris-kras jostariarekin. Horregatik, beharbada, suaren festa beti izan da nire ospakizun gogokoena. Izan ere, udako solstizioak nire barne-barneko zerbaitekin bat egin du txiki-txikitatik: sinboloz eta asmo onez beteriko eguna da eta magia eta ospakizunerako unea izan da antzinarotik kultura askotan. Sorkinen ere, aurten erabaki dugu hemendik aurrera udako solstizioa urtero...
Apirila, 2018.
Proyectos
Gidaren aurkezpena Bilbo
Teresa Sancho Ortega Otsailaren 11ren karietara (Zientzia arloko Emakume eta Neskatoen Nazioarteko Eguna) hiru egun eta toki ezberdinetan aurkeztu genuen gure lehen argitalpena: “Emakumeen jakintzek gordetzen duten zientzia”. Eta halako urduritasun eta ziurgabetasunez hurbildu baginen ere hitzorduetara, harrera ezin hobea egin ziguten bertaratu zirenek.  Argi genuen hitzaldi magistralak saihestuko genituela bai ala bai. Ez litzateke bidezkoa izango bizipenetan oinarritutako ikaskuntza...
Martxoa, 2018.
Reflexiones
ALBOROTADORAS DE SABERES
Vane Calero Blanco Zazpi urte joan dira jada… zazpi urte Pikara proiektua ezagutu nuenetik, sortu berria zelarik. Bere bultzatzaileen berri izan nuen lehen aldi hura kasualitate hutsa izan zen; ametsak eta ezinegonak partekatzen dituzun jende jatorrarekin elkartzeak dakartzan kasualitate eder horietako bat. Ondotxo gogoratzen naiz, Bilbin paseoan gindoazen MA eta biok esan zidanean hitzordu bat zeukala arratsalde hartan: sortu berria zen Pikara Magazine izeneko aldizkari feminista bati buruzko...
Martxoa, 2018.
Reflexiones
8M
Teresa Sancho Ortega eta Vane Calero Blanco Pasa den martxoaren 8an planto egin genuen eta mundua gelditu egin zen. Grebarekin bat egin genuen, kalera atera ginen, manifestazioetan, kalejiran eta Bizkaiko mugimendu feministak antolatutako bazkarian parte hartu genuen. Guztian egin genuen planto, ekintza feministatan izan ezik, eta emakumeon ahotsak ozen entzun ziren. Horrez gain, Sorkineko kideok modu berezian hartu genuen parte M8an. Bilboko Ibaiondoko Udaltegian (La Bolsa eraikineko ganbaran...

Orriak