BLOGA

Bloga

Abendua, 2020.
Redes
seminario ISF
Irudia: Mintegiaren kartelaren zati bat (MGIko webgunea). Euskal Herriko Mugarik Gabeko Ingeniaritzak, EHUrekin batera, Giza Garapenerako Garapen, Lankidetza eta Teknologiei buruzko Mintegia antolatzen du urtero, eta dagoeneko XXI. edizioa da. Jada kontatu dizuegun bezala, Euskal Herriko MGI gurekin balioak partekatzen dituen erakundea da eta aspalditik ari gara sinergiak eraikitzen. Zentzu honetan, ikasturte honetako mintegiko mahai-inguru batean ere parte hartu dugu, oraingo honetan dibulgazio...
Azaroa, 2020.
Proyectos
Tailerra matematikak eta GIH
Pasaden azaroaren 6an EHUren Ekonomia eta Enpresa Fakultatean izan ginen, Donostiako campusean. Bertan, Matematika I irakasgaiako lehen mailako ikasleekin eta fakultateko irakasle batzuekin eman genuen eguna.  Eta nola amaitu genuen bertan? Bada, duela hilabete batzuk Iratik deitu zigun, irakasgaiaren irakasle  eta fakultateko hezkuntza-berrikuntzako proiektu baten parte dena. Proiektu horretan, urtero GIHak (Garapen Iraunkorrerako Helburuak) irakasgairen batean lantzen dira. Aurten, Iratiri...
Ekaina, 2020.
Proyectos
espacios dialogo
2019-2020 ikasturtearen amaiera oso gustuko dugun zerbaitetan eman dugu; asko partekatzen dugun gizarte-eragileen eskutik ikasten, alegia. Oraingo honetan, lau elkarrizketa-gune antolatu ditugu. Horiek definitu genituen bi gai giltzarri hauetan sakondu behar genuela identifikatu genuenean: ikuspegi pedagogikoa eta dimentsio komunikatiboa. Izan ere, sakontze- hori gure kontZIENTZIAtuak proiektuaren esparruan gazte nerabeekin egin beharreko lan espezifikoa indartzeko baliagarriak izan daitezke....
Ekaina, 2020.
Proyectos
curso online-post Idurre
Ondorengo testua, “HEZKIDETZA, JAKINTZAK ETA ZIENTZIA: emakumeen jakintzak bigarren hezkuntzako geletan zientzia beste ikuspegi batzuetatik egiteko tresna gisa” online ikastaroaren amaierako lanetako bat da. Lana idatzi zen jatorrizko hizkuntzan argitaratuta dago.   Egilea: Idurre Arrieta Garmendia Zer espero nuen nik ikastaro honetatik? Galdera hau ez nuke jakingo erantzuten izena eman nuenean, baina orain ikastaroa bukatua bai esango dut espero nuena baino gehiago eman didala. Aspaldian...
Ekaina, 2020.
Proyectos
curso online-webinar4
2020ko maiatzean eta ekainean gure lehen online ikastaroa egin dugu: “Hezkidetza, jakintzak eta zientzia: emakumeen jakintzak zientzia beste ikuspegi batzuetatik egiteko tresna gisa”. Taldea 17 emakumek osatu dute, gehienak hezkuntza arlokoak, batez ere bigarren hezkuntzako irakasleak baina baita lehen hezkuntzako irakasleak eta gizarte arloko profesionalak ere. Ia bi hilabetetan zehar, ikastaroaren edukiak landi ditugu, hainbat online tresna erabiliz, hala nola landu beharreko podcast eta testuak;...
Ekaina, 2020.
Proyectos
Leyes de Mendel
Mendelen Legeak eta berak ilarrekin egindako esperimentuak ezagunak egingo zaizkizue gehienei, baina nola sortu zen genetika? Zein testuinguru historikotan? Nola sortzen eta finkatzen da diziplina zientifiko bat? Jaso dugun zientzia eta hura eskolan nola irakatsi zaigun kritikoki aztertu nahi badugu, funtsezkoa da horrelako galderak egitea. Genetikaren aita izenez ezaguna den eta 1822an jaio zen Gregor Johann Mendel abade txekiarrari egozten zaio herentzia edo ondoretasun genetikoa deskubritu izana....
Maiatza, 2020.
Proyectos
(Leire Llanoren ilustrazioa) Tradizioz, baserrian, emakumezkoen zeregina izan da baratzea lantzea (jateko, janzteko edota sendatzeko lehengaiak lortze aldera). Ohiko baratzeak, gainera, oiloak, txerriak eta bestelako animaliak ere izan ohi zituen. Animalia horiek giza kontsumorako balio ez zuen guztiaz elikatzen ziren, eta beren gorotzak ongarritzat erabiltzen ziren. Horrela, oso kudeatze-lan konplexua eskatzen duen ziklo biziki iraunkorra ixten zen. Animalia horien gorotzak, fruta, barazki eta...

Orriak