BLOGA

EMAKUME IKAZKINAK, MEATZE-ARROKO EMAKUMEAK

  • Carboneras

Irudia: "Carboneras" liburuaren azala

Ikazkinak meatze-arroko emakumeak ziren eta Aitana Castañok eta Alfonso Zapicok "Carboneras" liburuan kontatzen digutenez,euren lan nagusia, zintako ikatza aukeratzea eta askotan zurarekin eta beste harri batzuekin nahastuta zetorren minerala purgatzea zen. Izan ere, meategitik kanpo bere luzapena iristen zen, eta horrekin batera, ugaltze-lan ugari eta beste jarduera ikustezin eta prekario batzuk, Berta J. Luesmak "El tajo fuera de escena" artikuluan dioen bezala.
Emakume ikazkinak, baina baita meategira jaisten zirenak, urketariak edota “respigadorak” delakoak ere. Azken hauen zeregina buruxkariak ekartzen dizkigu gogora, baina meatzaritzako bertsioan. Berta J. Luesmak kontatzen duenez lan hau ondrengoa zen, "meategiko hondakindegira joan non "jada balio ez zuena" botatzen zuten, eta han hondakinen artean berriro bilatu, ikatz zati handiak edo txikiak erreskatatu arte".

Baina bazeuden ere sukaldariak, garbitzaileak, meatzarien grebei eusten zietenak pesetak gordetzen dendetan ordaintzen joateko, erizainak, etab. Emakume hauek antzeman ditazkegu Montecorvo herrian, Asturiasen, girotua dagoen “Carboneras” liburuan agertzen diren istorioetan, hala nola Rosa alargunarena, Marujarena ikazkinen buruarena edo Tinina gaita jotzaile gaztearena.
Berta J. Luesmaren artikuluan ere beste hainbat emakumeen istoriak aurkitzen ditugu, kasu honetan Teruelgo Escuchako herrikoak: Rosario, Antonia, Pilar, Deli edo Amparo.

Emakume borrokalariak ziren eta "Carboneras" liburuan kontatzen diguten bezala, emakumeen lana hobetzearen alde borrokatzen ziren eta aldarrikatzen zuten eure esfortzu eta osasusun galerak ere konpentsazioa izatea, meatzariena bezala. Izan ere, emakume ikazkinak hauts irensgarri guztia irensten zuten eta horrek osasun-arazo larriak zekartzan. Hortik dator, alegia, silikosia lan-gaixotasun gisa aitortzeko borroka.
Emakumeak, gehienak alargunak, migratzaileak... azken batean, pobreak. Euren familiak sostengatzeko eta zaintzeko funtsezko lana egiten zuten emakumeak.
Azken batean, bizitzari eusten zioten emakumeak.

Erreferentziak:
- "Carboneras" liburua, Aitana Castañoren testuekin eta Alfonso Zapicoren ilustrazioekin. Pez de Plata argitaletxea S.L. Oviedo (Asturias), 2020.
- "El tajo fuera de escena", Berta J. Luesmaren artikulua, Pikara magazinean argitaratua 2021/06/13an.

Compartir: 
Compartir en Facebook Compartir en Twitter