BLOGA

Bloga

Martxoa, 2021.
Proyectos
Taller Azkoitia
Aurreko batean, sarrera honetan "Bizitzaren sostengurako jakintzak" tailerraren berri eman genizuen, Alboan-eko kideekin batera Bilboko egoitzan egin genuena. Oraingoan haiekin jarraituko dugu, baina Azkoitiraino joango gara. Han izan ginen otsailaren 17an 9 laguneko talde batekin jakintzak partekatzen. Taldeko  gehienak AzkoitikoTopaleku eta Ludotekakoak ziren. Hala ere, Alboaneko kideez gain,  hezkuntza formaleko herriko eskolako pare bat kide ere egon ziren. Gure lana eta gure...
Otsaila, 2021.
Aprendizajes
Antzasti
“Antzasti”, arantza eta sagasti hitzetatik dator. Arantzak eta sagarrondoak. Dimako (Bizkaia) Artaun auzoan dago, eta baserri tradizionaletik euskal etxe modernorako bidaia eskaintzen digu. Sartu bezain laster, Arratiako tranbian bidaia erreproduzituz, Aro Modernoko XIX-XX mendeetan gainjarri ziren bi munduak lotu genituen, non, Euskal Herrian ere, iraultza industrialak markatutako aro berri batean murgildu ginen. Antzastin baserriko bizimodu tradizionala ikus dezakegu modernitate berriaren aurrean...
Otsaila, 2021.
Proyectos
taller ingurugela
Sorkinen argi daukagu, aurrez aurrekoa gustatzen zaigu. Elkar ikusteko, hitz egiteko, aurkezten dugun materiala ukitzeko, harekin esperimentatzeko... aukera izatea. Hala ere, jakin badakigu online formatuak ere badituela bere abantailak. Beste lurraldeetako jende gehiagorengana iristen zara, eta modu presentzialean ezingo lukeen jendeari parte hartzeko aukera ematen diozu. Eta online formatu honetan, tailer moduan ordu pare bat partekatu genituen irakasle-talde zabal batekin. Tailerra otsailaren 10ean...
Urtarrila, 2021.
Proyectos, Redes
Taller alboan dic20
Joan den abenduan "Bizitzaren sostengurako jakintzak" tailerra egin genuen Alboan-en Bilboko egoitzan. Bertan, 13 pertsonako talde bat elkartu ginen, eta horietako batzuk Alboan-eko hezkuntza ez-formaleko talde metodologikoa osatzen dute. Hainbat bizipen-txokotan zehar, bizitzari eusteko beharrezkoak diren hainbat jakintza ezagutu genituen, hala nola ehuna, elikagaien ekoizpen agroekologikoa, sukaldaritza edo higienea. Hala, Alboan-ek egiten duen lanaren ildotik, nerabeen eta gazteen aisialdirako eta...
Abendua, 2020.
Proyectos, Redes
webinar Demajorvullsercom
Irudia: webinar-aren kartela ("De major vull ser com" lehiaketaren webgunea) “De major vull ser com” emakume zientzialari eta teknologoei buruzko bideo-lehiaketa bat da, batxilergoko ikasleei zuzendua. Lehiaketa hau, FISABIO Fundazioak (Valentziako Erkidegoko ikerketa sanitario eta biomedikoa sustatzeko fundazioa) eta Las Naves Valentziako udaleko berrikuntza-zentroak antolatzen dute. 2021ean egingo den laugarren ediziorako, webinar ziklo bat prestatu dute emakumeek zientzian egin dituzten...
Abendua, 2020.
Redes
seminario ISF
Irudia: Mintegiaren kartelaren zati bat (MGIko webgunea). Euskal Herriko Mugarik Gabeko Ingeniaritzak, EHUrekin batera, Giza Garapenerako Garapen, Lankidetza eta Teknologiei buruzko Mintegia antolatzen du urtero, eta dagoeneko XXI. edizioa da. Jada kontatu dizuegun bezala, Euskal Herriko MGI gurekin balioak partekatzen dituen erakundea da eta aspalditik ari gara sinergiak eraikitzen. Zentzu honetan, ikasturte honetako mintegiko mahai-inguru batean ere parte hartu dugu, oraingo honetan dibulgazio...
Azaroa, 2020.
Proyectos
Tailerra matematikak eta GIH
Pasaden azaroaren 6an EHUren Ekonomia eta Enpresa Fakultatean izan ginen, Donostiako campusean. Bertan, Matematika I irakasgaiako lehen mailako ikasleekin eta fakultateko irakasle batzuekin eman genuen eguna.  Eta nola amaitu genuen bertan? Bada, duela hilabete batzuk Iratik deitu zigun, irakasgaiaren irakasle  eta fakultateko hezkuntza-berrikuntzako proiektu baten parte dena. Proiektu horretan, urtero GIHak (Garapen Iraunkorrerako Helburuak) irakasgairen batean lantzen dira. Aurten, Iratiri...

Orriak